Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / WiFia eskola guztietan?

WiFia eskola guztietan?

Asier Arregi 2009/09/15 19:52

Hau zentzubako ekimena da.

Aurreko astean Eusko Jaurlaritzak atera dituen baldintza teknikoen pleguak irakurri nituen. Internet gelak ekipatu behar dituzte. WiFiz konektatutako portatilez josiak, 28 postu gelako, CAV delako administrazio lurraldeko ikastetxe askotan. Guztira, 539 mikrouhin labe edo internet gela egin behar dituzte.

Geroago eta nabarmenagoa da uhin mota hauen eragina. Zenbat haurren minbizi kasu jarri beharko ote dira mahai gainean egoera honi buelta emateko?

Beharrik ez den tokietan horrelakoak egiteak inolako zentzurik ez du. Kasu honetan baldintza teknikoetan irakur daitekenez, schuko delako entxufe bana jarri beharko da portatil bakoitza elektrizitate sarera entxufatzeko. Hau da, postu finko bat baina gero ordenagailu txikiak armairuan gordetzeko moduan. Elektrizitatea bertara eraman behar bada, zer kostatzen da KABLE bidez konektatzea SARERA? Zergatik ez da egiten?

Interneta bai, baina ez osasunaren kontura.

KABLEA, KABLEA, KABLEA, KABLEA, KABLEA, KABLEA.......

WiFiari buruz piskat ilustratzeko:

 

Duela gutxi, hitzalditxo bat ematen egon nintzen Eskoriatzan eta han esan zidaten BBCko bideo hau kendua zutela GoogleVideo gunetik...zer egingo diogu ba...

ba beste toki batean bilatu, youtuben oraindik behintzat badago:

 

 

 

 

 

 

 

sagutxu
sagutxu dio:
2010/02/26 01:09

Nik ez dakit hezkuntza munduan lan egin duzun, baina gela normal bat, 25 ikaslerekin, eta 25 ordenagailu txiki (portatiltxo) kableatuta mantentzea ezinezkoa ikusten dut, irakasle naizen momentutik. Gela hoietako mahai eta aulkiak egunero, ba ahal dakizu zenbat mugiarazten diegun?.Binaka, taldeka,... lan egiteko,noski.Ostera, informatika gela kableatua izateko arazorik ez dago.Ez da hobe, mobilak ekartzea edo piztuta izatea debekatzea?

Asier Arregi
Asier Arregi dio:
2011/01/17 13:19

Kaixo irakasle sagutxua, barkatu gaur arte erantzun ez izana, baina gaur konturatu naiz zure erantzunaz, blog honi kasu gutxi egin diot eta. Eskolatan mugikorrak debekatzea ondo iruditzen zait, Frantzian egin den moduan.

Mugikortasuna eta kablea uztartzeko badauzkagu ideia batzuk, sapaitik edo alboetatik karril batzutatik kable luzagarri batzuren instalakuntzaz. Zerbait egiten badugu zentzu honetan, hemen azalduko dut. Avatar pelikula datorkit gogora.

Suposatzen dut beraz, portatiltxo horiek beti kargatuta erabiliko dituzuela erabiltzen ez direnean kargatuz, ezta?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02