Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Munduko Ordena Berria eta "Ordo ab Chao" bide madarikatutik desbideratuz bizitzaren aldeko bideetara

Munduko Ordena Berria eta "Ordo ab Chao" bide madarikatutik desbideratuz bizitzaren aldeko bideetara

Asier Arregi 2023/01/09 16:05
Munduko Ordena Berriak irentsi du jada gure sistema politikoa. Ez daukagu Euskal Herrian honen hatzaparretatik kanpora dagoen alderdi politikorik.

Gauzak horrela, irtenbide bakarra pertsona bakoitzaren subiranotasuna da.

Bide honetan, norbanakoaren subiranotasuna behin onartuta, irtenbide bakarra, alderdi politikoen partehartze gabeko politika da. Auzoz auzo, herriz herri, norbanako guztiak aintzat hartzen, norbanako bakoitzaren eta taldeen eskubide unibertsalak goitik behera errespetatuz. Auzo eta herrietako subiranotasunetik hasita, bailara, eskualde, lurralde historiko eta Euskal Herriaren subiranotasunera.

Informazio eskubideak astindu galanta jaso du azken bi urteotan. Jasandako zentsura, manipulazioa eta psikologikoki ondo aztertutako beldurrak eta gezurrak neurrigabekoak izan dira. Eta ez da alderdi politiko bakarra ere horren aurka jarri, berdin du zentsuratutakoak Nobel saridunen iritziak edo parekako erribisiodun ikerketa zientifikoak izan. Edo milaka pertsonen manifak izkutatzen, eztabaida zientifikoa alboratzen, txertoen ondorioak izkutatzen: kirolarien heriotzak, iktus, tronbo, bihotzeko eta minbizi galopanteen gehitze esanguratsuak, umeen heriotzak... Ezikusiarena egiten dute era oso kutrean, "txertatu, txertatu eta txertatu" oihukatu eta koakzionatu ostean. Kasurik onenean era amnesikoan, baina kontzienteki edo oso inozoki Munduko Ordena Berriaren plana era zorrotzean jarraituz.

Ehundaka urte daramatzate era krono-logikoan gerrateak, iraultzak, erahiltzeak, atentatuak, krisi ekonomikoak, genozidioak...programatzen eta gauzatzen, datekin jolastuz gainera; numerologiaren eta astrologiaren jakiturekin egun historikoak josten.

Historiaren manipulazioa, gerrate mundialak (II. gerrate mundialean oso esanguratsua diru iturri berdinek ordaindu zituztela nazien armak eta Amerikako Estatu Batuetakoak), torre bikiak, pederastia erritualizatua, sinbologia, Covid-19 plandemia eta identifikazio digitala, elkarte sekretuak, Davos foroa, transhumanismoa...plangintza zehatzaren jarraitzeetan.

Nauzet Morgadek egiten duen Munduko Ordena Berriaren berrestearen sintesi hau ikusteak merezi du, pixkat ilustratzeko:

Gure alderdi politikoek saldu egin gaituzte, salgai ez gaudela kontutan izan gabe. Eta hau, noizbait ordainduko dutela espero dut. Bitartean, norberak norbanako bezala dagozkion ardurak hartu eta sistemaren morrontza gabeko antolaketatan aurrera egitea komeni da, gure osasunaren elkar zaintzarako, gure basoen, mendien, erreken eta ingurumenaren zaintzarako, gure bizipozaren alde, kulturaren alde, informazio askatasunerako, auzo eta herrietako politiketarako, gure energia sortzeko...eta zergatik ez, herri plataformak sortu eta udalak herriarentzat berreskuratu, benetako demokrazia bilatu, gure genoman daukagun antzinako antolaketa berreskuratu, zelaia, auzoko biltzarrak, herri biltzarrak...LIBERE izateko bidean.

Aurrera!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02