Inoiz berandu ez, barkamena eskatzeko
Ez dago txertoen erabilera arrazoitzeko ikerketa zientifiko ganorazkorik. Gezurrak ugari, bai orain eta baita oraingo eta aurreko mendeko haurren txertoetan ere. Datu objektiboei begira, INEko estatistiketan oinarrituta ("Vacunaciones sistemáticas en cuestión" liburuan datuon azterketak agertzen dira, joe...liburu honen aleren bat badaukat eta baita beste batzuk erosi ere eta zenbait medikuri oparitu nizkien ...Prezio horretan gustora salduko nuke nirea...) gezurra da gaixotasun bakarra ere txertoei esker gainditu denik. Eta berdina da AEBetako estatistiketan edo Europako edozein herrialdetako estatistika begiratuta ere.
Onurarik sortu ez, eta gainera albo-ondorio, edo ondorio zuzen oso arriskutsuak.
Datuak mahai gainean izanik, inoiz ez da berandu barkamena eskatzeko. Ausardia behar delako artaldetik irten eta egia azalera ateratzeko.
Daniel Neides doktoreak barkamena eskatu zien bere paziente ohiei, eta onartu zuen ez zituela erabat ulertu eta jakinarazi bere karrera medikoan txertoekin lotutako arriskuak eta xehetasunak.
Bere hitzetan:
- Bera unibertsitateko medikuntza irakaslea izaki, ez du ezagutzen txertoei buruzko irakaskuntza unibertsitariorik inon ere ez: zerez eginak dauden, ez segurtasun erregistrorik, informatu ondoko onespenik, kalteak...
- 1986an AEBko Kongresuak albo ondorioen erantzunkizunetatik farmazeutikak salbuesten ditu.
- Txertoetaz irakasten dena: txerto-egutegia buruz ikastea.
- 1992tik 4 mila milioi dolar ordaindu dira txertoen kalte zuzenengatik.
- Txertatzeko dauden ordainketa (interes konflikto) eta koakzio, presio eta kalteak aipatzean...ezin negarrari eutsi, ez delako informatzen eta ez delako informatu ondoko onespenik jasotzen.
- Transparentziarik ez dago txertoen albo-ondorioak daudenean eta berauek ezkutzeko eta erridikulotzat hartzeko portaerak daude medikuongan.