Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Geobiologia

Geobiologia

Asier Arregi 2008/01/26 16:18
Lekuen, etxeen eta oheen bizigarritasun baldintzak aztertzen dituen zientzia dugu.

Bizilekua, ohea eta osasuna

GEO lurra da, BIOS bizidunen multzoa. Beraz, LOGIA honek bien arteko harremana aztertzen du, era orokorrean edo giza bizigarritasunari eta lurraren energiei begira. Lurraren energiak, atmosferaren eta barruko aireen kalitateak, eremu elektromagnetikoen azterketa, eraikuntza materialak, bioeraikuntza, koloreak, ohearen kokapena, formen energia, Feng Shui eta zuhaitz osoa bete dezaketen beste abar guztiak.

 

Zuhaitza gure etxea bada, eta etxe osoa OIKOS, ekonomia eta ekololgia hitzen erroa, eko-LOGIArekin harremana, zuzena.

Gai hau sakondu aurretik ez nuen uste osasunarengan daukan eraginaren laurdenik izango zuenik. Inoiz ez da faktore bakarra, baina gaixotasun grabeetan ia beti aurkitzen dira tokiak baldintzaturiko faktoreak. Eta hauek, hobetu egin daitezke beti. Ohearen kokapena faktore izugarri garrantzitsua da eta askotan nahikoa izaten da distantzia labur batez lekuz aldatzea hobekuntzak igartzeko.

Osasunaren baitan larruazalak muga bat ezartzen du. Osasun arazo baten aurrean bi estrategia daude, bata mintz horretatik barrura (elikadura, psikosomatika, ariketak...) eta bestea kanpora, ingurunea, bizitokia, lantokia, etxea, ohea.... Azken hauen azterketan oinarritzen da geobiologia, hau da, tokiko faktoreek osasunarengan duten eraginean. Beste kontzeptu batzuk ere hedatu dira kontu berdinei buruz jarduterako orduan, bio-bizigarritasuna (biohabitabilidad), domobiotika, baubiolgie, habitataren medikuntza eta abar.

Zientzia hau, izendapen honekin XX. mende erdialdetik aurrera ezagutzen da.

Hastapenek Alemaniara garamatzate, 1930ean Gustav Von Pohl erradiestesian trebatutako aristokratak aurkitutako erlazio bitxi bezain zitalera. Bavariako Vilsbiburg herrian batipat, atzetik alkatea eta beste lekuko batzuk zituela, herritik ibili zen plano gainean energia teluriko nabarmenak zituzten etxeak markatuz (ur korronteak batipat). Paraleloki, herriko medikuek minbiziz hildakoen zerrenda beraien helbidetan lekutu zituen. Bi ariketen berdintasun maila %100 ekoa izan zen.

Gero, zientzialari ugari izan dira tokiaren eta inguruaren baldintzen eragin desberdinak ikertu dituztenak, hauetako asko, medikuak. Aipatzekoak, Ernst Hartmann, Manfred Curry, Pierre Cody, Picard, Belizal, Käthe Bachler, Robert Endrös, Blanche Merz, Zurn eta abar luze bat.

Hauek guztiek, milaka kasu ikertuta, bizitokia eta bereziki ohearen kokapena, osasunarekin lotu zuten, tokiaren irradiazio energetiko ezberdinak neurtzen.

Esan bezala, GEO Lurra da, BIOS, bizitza, bizidunen multzoa. Beraz, zientzia honek gure planeta, amalurra, eta bizidunen arteko harremanak aztertzen ditu. Batzuk Kosmobiogeologia kontzeptua erabiltzen dute, bizidunak lurra eta zeruaren artean kokatuz. Heliobiologia deituriko alor zientifikoa ere ezagutzen da, eguzkiaren jardun aldakor eta ziklikoak klimarengan eta bizidunengan eragina baitu.

Naturak ezartzen dituen baldintzen artean energia telurikoak edo Lurrarenak aipagarriak dira. Lurrak bere azaleran eta bere barruan dauzkan aldagai ezberdinen arabera sortutakoak dira. Natura aldagaiekin jarraituz, atmosferako ezaugarriak (klima, airea) eta eguzkiaren jardueraren eragina (ekaitz magnetikoak, irradiazio fenomeno ziklikoak...) gehitu behar dira:

  • eremu magnetikoa
  • aldagai geofisikoak: falla, fisura, diaklasa, estrato ezberdinak...
  • lurpeko ur korronteak
  • erradiaktibitate maila (gamma, radon gasa...)
  • energia kosmoteluriko saretuak: sare globala (Hartmann, Peyré, Benker…), sare diagonala (Curry)
  • tximinia kosmotelurikoak eta vortexak
  • airearen ionizazioa (itsasoa, basoak, etxebarruak...)
  • ekaitzak, eta aireko elektrizitatea

 
Energia telurikoei buruzko ezagutza aurre-historiatik datorkigu. Trikuharriak energia hauen arabera lekutzen ziren.  Elizak, baselizak edo katedralak ere energia hauen arabera "matematikoki" egokitzen ziren. Arkitektura sakratua.

BIOS horren barruan bizidunen multzoa daukagu, tartean Homo sapiens izeneko bat. Espezie berezi honek gauza zoragarri asko egiten ditu. Beste batzuk ordea, zorabiagarri ere, bere osasunarengan duten eraginagatik:

  • Giza gorputzean eragiten duten eremu elektromagnetiko ezberdinak (50 Hz instalakuntza elektrikotan ELF uhinak, RF uhinak mugikor eta kablebako sistemena, DEC kablebako telefonoak, wifi, Bluetooth...)
  • Kaleko airearen kalitatea, CO maila, airearen ionizazioa (landaretzaren egoera...)
  • Etxe barruko airearen kalitatea
  • Eremu magnetiko naturalaren aldatzea (askotan eraikuntzako burniagatik edo ohearenagatik)
  • Kutsadura kimikoa
  • Formen energiak
  • Eraikuntza materialetako toxikoak eta erradioaktibitatea
  • Landaretzarekin harremana
  • Uraren kalitatea

Faktore hauetako asko neurtzeko tresna edo gailu ezberdinak erabiltzen ditugu: geigerra, ion kontatzailea, voltimetroak, magnetometroak, RF neurgailuak. Energia kosmotelurikoen neurketarako, lehendabizi, erradiestesia erabiltzen dugu eta gero froga eta esperimentu ezberdinak.

Aipatu faktore hauek, banaezinak dira berez, eragin ere batera egiten baitute. Hemen, paradigma nagusi den pentsamolde analitikoari faboretxo bat egiteagatik batzuk zerrendatuta banatu dira (faktore gehiago ere egon badaude), eta horrela, gure ulermena hobetuz, baina beraien arteko lotura anitzak eta konplexuak dira eta globaltasuna ere ulertzeko beharra dago. Interferentziak, erresonantziak, sinergiak eta beste erlazio mota asko sor daitezke, tartean, pentsamenduen eta intentzioen energia sartu beharra daukagu.  Hau, beste baterako.

Gizakiak bere baitan ere faktore ugari kontrola ditzake: elikadura, ohiturak, harremanak, energia kontsumoa, aberastasun banaketa eta abar...ekologiarekin lotu beharrekoak.

Eta garrantzitsuena:

bizipoza!

 

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02