Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Ez naiz demokrata

Ez naiz demokrata

Asier Arregi 2008/02/26 13:19
Eibartarrak zerrendan sarritan jarri dut demokrata ez naizena

 

Eibartarrak zerrendan sarritan jarri dut demokrata ez naizena, eta atzoko demokrazia showaren ostean berretsi baino ezin dut egin. Hasi aurreko countdown, lehenengo hamar minutuak eta ezken hamar minutuak ikusi eta entzutea tokatu zitzaidan. Nahikoa eta sobera. Pasapalabra edo Mihiluze moduko bat hobeto, bai horixe.

Demokrazia hitzaren esangura aldatzeko eskaera egingo nioke españoltzaindiariari, R.A.E. delakoari, hau dio eta:

democracia.

(Del lat. tardío democratĭa, y este del gr. δημοκρατα).

1. f. Doctrina política según la cual la soberanía reside en el pueblo, que ejerce el poder por medio de representantes elegidos por sufragio universal.

2. f. Sistema de gobierno fundado en esta doctrina.

~ cristiana.

1. f. Movimiento político que aúna los principios democráticos con algunos postulados de la doctrina y el pensamiento social cristianos.

~ orgánica.

1. f. Sistema de gobierno que, en España, sustituía el pluralismo sindical y político por la propuesta de una cohesión nacional fundada en la familia, el municipio y los sindicatos verticales.

~ popular.

1.      f. Sistema de gobierno de los regímenes políticos de inspiración marxista.

Edo gutxienez, aldaeratan gaur egungo zirkoa definituko duen adjektiboren bat gehi dezaten, hitzaren ez hainbeste prostituitzeko, subirautzarik herrian ez dago eta. Gehiengoa lor dezaken alderdi politiko bakoitzaren atzetik makineria erraldoia dago, prentsa taldeak, bankuak, arlo ezberdinetako enpresa eta multinazionalak eta abar. Subirautza beraiena da, herria, lau urtean behingo tresna.

R.A.E.rako proposamenak:

~ telefascista.

~ engañosa.

~ mediática.

Espainiar demokrazia (~ nahiduzuena.) honek Euskal Herriarekiko duen politikan, PP, PSOE berdin da. Biak gauza askotarako gai izan dira, zein baino zein. Izan ere, euskaldunon aurkako estrategiak diseinatzen, itzalean, Frankoren garaitik hona, kupula berdina dagoela uste dut, gobernu bakoitzaren ahaleginak jar ditzakeen ñabardura  batzuk salbu. Batallonvascoespañol, GAL, torturak, dispertsioa, Egin ixtea, Egunkaria...neurona talde berdinak sortua da.

Txarren txarrena, sarriegitan, euskal eragile politiko nagusiak talde honek diseinatutako estrategien protagonista xuxenak direla. ETAtik hasi, Batasuna, Aralar, EA eta PNVraino (beltzez estrategian paper nagusiak hartu dituztenak). Bakoitzaren kontribuzioa ezberdina izan daiteke, baina gehiago edo gutxiago, denek partehartu dute estrategian, nahita ala ezjakinean, bakoitzak jakingo du.

Euskararen etsaien beldur bakarra, euskaldunon biltzea da. Hortik kanporako guztia, errentagarria.

 

 

etiketak: demokrazia, politika
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02