Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / Euskal porrota

Euskal porrota

Asier Arregi 2008/03/10 19:23
Salbuespen egoera + Elecciones 2008ri abstentzioa + PNV "Ilovebasquecountry" + EA "erradikalindependentista" + Aralar "ezkerrabertzalettipia" + abstentzioari abstentzioa = euskal porrota. Salbuespenak: NaBai, EH Bai (iparraldean), euskaldunen biltzeak.

Aurreko Ez naiz demokrata izeneko bogeko sarreran hauxe idatzi nuen: 

Euskararen etsaien beldur bakarra, euskaldunon biltzea da. Hortik kanporako guztia, errentagarria.

Egoera normalizatu bat izan arte horrela izango da.

Eta ziur naiz, auzi honetan Euskal Herria izeneko izanarentzat NaBai eta EHBai izan direla jazoerarik pozgarrienak. Edo beste era batean esanda, euskararen etsaientzat eta Espaiñiar eta Frantziar nazionalistentzat gertaera mingarrienak horiek izan direla. Batzuentzat, gogorra edo ezinezkoa izango da onartzea, beste batzuentzat, astakeria galanta heriotz saminetik hain gertu, baina ostiraleko erailketak, ETAren jardunak eta egon den abstentzioak, Espaiñia Batuaren aldeko efektua izan dezakete, izan ez badute jada.

Atzo gauean Marian Beitialarrangoitiaren mitina tristezia puntu batekin entzun nuen ETB1en, bere ustetan, edo hitzetan bederen, Euskal Herriak abstentzioaren bidez salbuespen egoera era garbian salatu baitzuen.

PSOEren euskal emaitzak ezagutuko ote zituen ordurako, Nafarroako mapa edo Iparraldeko egoera...ala aurretik idatzitako sermoia irakurtze soila egin zuen?

Horrelako irakurketak eginez eta sinistuz, gatazka bere gordinenean luze mantentzeko bideak zabaltzen dira, gatazka leundu eta arintzeko denboretan.

Martxa honetan, inoiz autodeterminazio eskubidea lortu edo aitortu ezkero, independentziaren aldeko botua ez da %20ra helduko (gaur egun ere, toki askotan larri) eta armaz Euskal Herria defendatzen dutena diotenek erantzunkizunak izango dituzte, nahiz eta hauentzat errudunak beti besteak diren, zehazki, PNV española, EA ustela eta Aralar traidorea. Beraien ekintzak sakrosantuak dira, helburu sortzez garbidunak eta gudari-burkidetasunaren bedeinkazioz.

Ez dituzte txarto egindakorik onartzen, egindakoa, beti ondo, eta artalde haundi bat atzetik zuria, grisa edo beltza onartzeko prest. Edozer. Baina txarrena, Espaiñiaren batasuna helburu dutenak estratega hobeak direla, eta eskrupulu barik, bere ekintzetan, torturak, albora begiratzen duten epaileak (poder judicial), sumario garzonianoak, egunkariak ixteak, eta abar erabiliz.

Zein demontre ari da Euska Herriaren alde? Zein alderdiaren alde eta zein gatazkaren alde?

Beste era batera, nor bizi da gatazkaz, nor lorpen politiko-ekonomikoez?

Euskal Herriaren aldekoak, euskara hizkuntza bezela handitzen dutenak eta aurreko bi taldeetan ez daudenak dira.


Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02