ESKOLETAKO WIFIA DEBEKATU?
HEMEN Europako Parlamentuak aurkeztu berri duen txostena. Hemengo prentsan ere agertu da zerbait: DEIAn eta Noticiasen
Ez dakit azkenean zentzuna gailenduko den eta ikerketa zientifikoak aintzat hartuta prekauzio printzipioa aplikatuz neurri egokiak hartuko diren. Baietz espero dut.
Gaur egunean eskura dauzkagun datu zientifikoekin, eta alternatibak egonik gainera, haurrekin horrelako esperimentuak egitea lerdokeria galanta da. Oso urte gutxitan nahikoa kutsadura elektromagnetiko igoera jasaten ari dira, nerabezaro sarreran obario eta barrabiletatik hain gertu horrelako mikrouhin emisioak dekretoz hartu behar izateko gainera.