Egiaren hegia
Eta bai, Egia hegi haundi bat da. Amildegia. Horregatik disonantzia han eta hemen, eta era askotakoak: kognitiboa, semantikoa, derrigortutakoa, pragmatikoa...
Erosoagoa izan ohi da artaldearen barruan gezur bat sinistea edo onartzea, egia bilatzea baino, segurtasun sistema ilun batek itsututa, argia ikusi ezinik. Egia askotan hutsunerantz edo zulo beltz haundi batera salto egitea da. Eta horrek krisi haundi bat jasatera gonbidatzen gaitu, gainditzera, argi izpien bila gora mugitu beharrez.
Horretara, Mario Saban-en arabera, profeta edo mistikoak, egiaren eskutik gizartetik banatu beharra dauka jainkotasunaren bila. Eta noski, gizarteak txorotzat hartzen du, benetako zorakeria gizartean txertatuta egon arren.
Zorionez, haitzuloaren etengabeko mito honetan, txoro-jendea asko ugaltzen ari da. Ardi-beltzak. Otsoaren hortzak artzaietan ikusi dituena (ageriko artzaiak eta ezkutuan dauden artzaien artzaiak, egia bera ezkutatzen dutenak); galderak lasai egiten dituena, inposaturiko errealitatea zalantzan jartzen duena: farmazeutiken benetako helburuak, covid-19 konplota, munduaren benetako jabeak, Lurraren forma, NASAren muntaia zinematografikoak, txertoen helburu estrategikoak, Antartikaren afera; gure politikari, epaile, polizia, kazetari eta abarren lotura elkarte sekretu eta pederastiarekin; gure burmuinen programazio saiakerak eta horretarako ikerketa militarrak, sheeple deitzen digutena, populazio murrizte programak, eremu elektromagnetiko artifizialen iturri militarra eta berauen efektuak, nahasmen sexuala bultzatzeko programak, feminismoaren manipulazioa emakumetasunaren aurka oraindik ere desorekak mantentzen dituzten bitartean, familiaren apurketa programa, chemtrailen afera, klima manipulazioa eta terrorismo klimatiko-mediatikoa, gure arimaren ikasketa, sistemikaren garrantzia gure garapen horretan, arimaren hilezkortasuna, gure arimen arteko garapena eta jainkotasunaren barruan gaudena, gaixotasunen Hammerren lege biologikoak, jainkotasuna, maitasunaren benetako funtzioa, gure burujabetzaren aukerak, matrix-a nork eta nola darabilen...eta abar asko.
Egia zein den ez dakigu baina hegiari, beldurrik ez.
Txoratuta.
Skizopoziks ere bai, pozik alegia. Bizitza zoragarria baita.
(Gogoetatxo hau ahalbidetu duen teoria honi buruzko Mario Saban-en hitzaldi baten zatitxo bat hor beheko bideoan)