Beldurra eta beldurrak
Ez dut jakin pluralean, “beldurrak”, edo “beldurra” singular determinatua idatzi. Biak daude egon, baina ez dakit beldurretan, pluralaren barren barrenean, heriotzaren beldur singularra ez ote dagoen. Asko dira heriotzaren beldur ez direna diotenak, sofritzearena baino. Ez diet erabat sinisten. Baina hori sinistera heltzen badira, horrela izango da. Siniskeria eta beldurra.
Ukaezina dena, beldurraren erabilpen bortxatzailea da. Beldurra, gizartea eta pertsonak kontrolatu eta manipulatzeko erabilia izan da, eta da. Berdin du estatubatuar “aske” izan edo kristau katoliko, kamikaze musulman, taliban drogatu, gudari nazional, subdito enpatxatu, demokrata konbentzitu edo kapitain frustratu.
Maquiavelok bere “Printzipea” izeneko lanean erabilpen honi buruz maisuki
idatzi zuen. Eredugarri benetan. Harrigarria, filosofo florentziar hau hain jarraitua izaki, inork
ez gehiago famatzea edo “Nicolas Maquiavelo” sariketarik ez antolatzea. Ah!
Baina ezin da, ez ote du printzipeak eragindako beldurra arriskuan jarriko! Beraz, nahiz
eta munduko agintari asko eta asko jarraitzaile finak izan, ezin publiko
egin...BOTEREA GALTZEAREN BELDUR edo.
Horrela, beldurraren beldurraz, beldur eragile dira, terrorista
alegia; baita gezurti profesional ere. Baina ez dute horrela sekula esango. Segurtasun, babes, askatasun, progresu, gaizkileen
etsai, terroristen etsai, terrorismoa, terrorismoa, terrorismoa, terrorismoa, terrorismoa, demokrata eta horrelako hitzak erabiliko dituzte masssssmediatan aritzean. Gero, kontrolatu beharraren beharraz, RFID bezelakoak sartuko dizkigute edo uhin ezberdinen bitartez gure adimena manipulatzen saiatuko.
Beldurrari buruzko poema moduko bat aurkitu nuen sarean behin, temía estar solo hasten zela. Itzulpena egiteko ez dut larregi pentsatu, beraz zuzenketak eta bertsio hobeak onartzen dira, era honetan, beldurrarren aurka arituko gara :
nere burua maitatzen ikasi nuen arte
hutsegiteko beldur nintzen
hutsegitea ez saiatzea zela ulertu nuen arte
nitaz usteko zutenaren beldur nintzen
edozein modutan ere nitaz zerbait usteko zutela ikasi nuen arte
onartua ez izatearen beldur nintzen
nere bururarengan sinistu behar
nuela ulertu nuen arte
minaren beldur nintzen
hazteko beharrezkoa denaz konturatu nintzen arte
egiaren beldur nintzen
gezurren itsusikeriaz ohartu nintzen arte
heriotzaren beldur nintzen
bukaera baino, hasiera dela ikasi nuen arte
gorrotoaren beldur nintzen
ezjakintasuna besterik ez dena ikusi nuen arte
erridikuluaren beldur nintzen
nire buruari barre egiten ikasi nuen arte
zahartzearen beldur nintzen
jakituria egunetik egunera gehitzen nuela gogoratu nuen arte
iraganaren beldur nintzen
gehiago ezin mindu ninduela ulertu nuen arte
iluntasunaren beldur nintzen
izar argiaren edertasunaz jabetu nintzen arte
aldaketaren beldur nintzen
tximeletarik ederrenak ere hegan egiteko metamorfosia behar zuela ikusi
nuen arte
maitasunak
beldurra aldentzen du eta beldurrak
maitasuna
eta ez maitasuna bakarrik
baita adimena
ontasuna
eta
egia eta edertasunaren pentsamendu oro ere
etsipen mutua gelditzen da
azkenik beldurrak
gizatasuna bera ere uxatzen duela
Bizitza biziz bete deigun
eta erortzen bagara, gero beti gehiago dagoela ez dugu ahaztuko
bukaerarik badago, zoriontasun osoa da eta
- Pablo Ciappa -
Beldur bako egun zoriontsua pasatu!