belarretan
Gipuzkoa barreneko herritxo baten berriki photo hau egin dut. Argazkiak egiten ari nintzela ikustean, oihuka baten gelditzeko esan zidaten, birao batzuk gehituz. Errepide publiko batetik paisaia argazkiak egiten nengoela, ez zeukaten hainbesteko zalaparta egiteko arrazoi larregirik eta digitalizazioaren garai iruditsu hauetan gutxiago.
Bestalde, beraiena ez da turistentzako erakustaldia eta bere irudiaz egutegi bat egin nahi duenak ordain beza dagokiona. Arrazoia. Hau ordea, blog xume bat besterik ez da, baserritar hauek omendu nahi dituena gainera.
Biek arrazoi: argazkilariak eta argazkian agertzen dena. Eta lerro hauek eta argazkia ba hori, chapeau.