Akzio–erreakzioak eta nire ezker abertzalea
Printzipio honek mugitzen gaitu.
ETAren akzioari erreakzioak PSOEri garaipen oparoa eman dio, baina batipat euskal herrian; espainialdeko igoera, gehiago da PPren iraganeko ekintzei, kanpainako hitzei eta ekintza potentzialei erreakzioa, IUren bizkarrera.
Espaiñia faxistenaren akzioek, PP edo PSOE dela, ilegalizazioa kasu, HB zenaren indartzea edo metatzea dakar. Erresistentzia. Baina berez, horrelako akzio batek erreakzio zabal eta orokorrago bat eskatzen zuen (planto demokratikoa eta benetako greba orokorra) eta eman ez bada, aurreko akzio-erreakzioen eragina izan da, hau da, ETAren eta ezker abertzalearen akzioetatik abiatutakoena.
Ilegalizazio barik, Aralar bezelako alderdi batek garapen aukera gehiago izango lituzke, Batasunarekin aukera berdinetan, ETAren ekintzak egonik. Alderdi hau, desagertzera kondenaturiko ezker abertzalearen barne erreakzioa izan da, bertikaltasunaren akzioei erantzunez, nere uste apalean.
Torturak, amorru latza sortzen du inguruan eta erreakzio bezela, gazte gehiago borroka armaturako prest egotea sortzen du, bildurtu barik, oldartu.
Zapaltzen bagaituzte, jeiki egingo gara.
Egunkari bat ixtean, hurrengoa indar gehiagoz pizteko gogoa, animoa eta kemena sortzen dira, horrelakoak Gara indar Berriaz.
Erreakzioak kalkulatu egin daitezke, ETAk bere akzioarekin egingo zuen bezela, PSOE indartuz. Zertarako? Berriz esertzeko, negoziatzeko? Baina zeintzuk dira erahilketa baten sentimen erreakzioak?
Hainbeste erreakzioz, gizartea erre egin da eta negoziatzeko ezer badute, armak uztearen akzioz, presoen egoera latzari irteera erreakzioa izango da.
Abertzaletasuna zikindu egin da, akzio-erreakzio jarrai eta luzeek beste efektu eta tendentzia batzuk bideratzen baitituzte. Martxa honetan, inoiz autodeterminazio eskubidea lortuta, benetako hauteskundeak galtzea izango da ondorio. Patxi lehendakari eta Espainiako subdito izaten jarraitu.
NIRE EZKER ABERTZALEA
Nire burua ezker abertzalekotzat daukat, baina ez daukat alderdirik, eta ez bata legez kanpo dagoelako. Gehiago, ezkerrik inon ikusten ez dudalako edota Batasunaren baitako nirekin-edo-nire-kontra jarrera errepikatuak atzerakada handia ematen didalako. Gero, Aralarrek ez nau batere konbenzitzen, nahiz eta Patxi Zabaleta asko estimatzen dudan.
Bestalde, ezker abertzalea, Euskal Herriko joera nagusia bihurtzea errez ikusten dut. ETAren eragin txarrenetan, 100.000 bozka inguru lortu izan ditu (artalde egonkorra) eta eragin onenetan (akzio barik) 200.000tik gora eta igotzeko potentzialaz. Kopurua goraka joateko ilusioa behar da, ETAren akzioek erreakzio bezala uxatzen dutena.
Behin ilusioa berreskuratuta, garapen modeloa landu beharra dago (ekonomikoa, soziala, kulturala...), alderdietatik aparteko funtzionamendu demokratikoak bultzatuz, auzo eta herri mailatik hasita, eta...lan egin.