Sorkuntza eta norbere ongizatea
Gipuzkoako Foru Aldundiak “Ongizatearen plaza” kanpaina antolatu du norbere sorkuntzak norbere ongizatean duen eragina aldarrikatzeko.
Kanpaina aisialdiko jardueren bultzada bezala ikus badaiteke ere, badu beste ezaugarri baikor bat, izan ere, garai hauetan dena, arte-lanak ere bai, diruari lotu nahi izaten zaizkio, batek antzerkia egiten badu, koru batean kantatzen badu, trikitixa jotzen badu, edo bitxiak egiten baditu dirua atera beste motibaziorik ez balu bezala.
Jarduerak berak ematen duen atsegina, batetik, eta, bestetik, zirkulu sozial batean parte hartzeak diruz ordaindu ezin den plazera ematen dute.
Eta aste honetan Elgoibarren antolatu den Ongizatearen plazan gai honetaz arituko naiz beste lagun batzuekin batera ostiralean, irailak 11, 18:30etatik 19:30etara.
