Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen sekretua / Iturri Agortua

Iturri Agortua

Alfonso Guillo 2021/01/06 10:45
1986rako Koska utzi arren, musika egiten jarraitu nuen, besteak beste bideoetarako azpiko musikak. Hona hemen hauetako bat, Nemesio Etxanizen (1899-1982) "Iturri Agortua" olerkirako egina, ahotsa ere neuk jarria.

 

Olerkia: Iturri Agortua (Nemesio Etxaniz)

Azpiko musika: Alfonso Guilló

Esataria: Alfonso Guilló

 

 

Nemesio Etxanizen Lur Berri Billa liburua

Amatiño
Amatiño dio:
2021/01/07 09:37
Polita.
Nemesio Etxaniz artista hutsa zen. Nik 15-16 (1961?) urterekin ezagutu nuen kasualitatez. Donostiako Amaran bizi zen, apaiz, eta Mikel Larrañaga etxe berean, apopilo. Behin Donostian geratu behar izan nuen lotan (Eibar oso urruti zegoen) eta Mikelek bere etxera eraman ninduen. Hantxe ezagutu nuen Nemesio Etxaniz.
Gero, 1963an edo, kantaldi bat antolatu nahi izan genuen Kulturalean, eta Nemesiok berak eskaini zigun Benito Lertxundi, Xabier Lete edo Lourdes Iriondo izeneko gazteren batzuk "bidaltzea". Horretan geratu ginen, baina eguna heldu, esandako kantariren batek 'kale' egin eta, ordezkoak egiteko, Nemesio bera etorri zitzaigun. Taula gainera igo eta, sotana eta guzti, kantatu eta txa-txa-txan dantza egin zigun. Eta denok zoratzen.
Alfonso Guillo
Alfonso Guillo dio:
2021/01/13 15:39
Hara, euskaraz ikasten ari nintzela handik eta hemendik entzuten nuena zurrupatzen nuen eta, Loiola Herri Irratian, Arraten, eta etxe partikularren bateko diskoren bat, nik ez dakit ze bidetik, Nemesioren kanta umoretsuaren leloa ikasi nuen: "Agur, agur, agur, ilargira noa".
Albiste hau prestatzean wikipedian irakurri nuen haren bizitza eta asko identifikatu nintzen haren filosofia "kanpoko"(munduko) musika euskaraz jarri behar genuela eta bat dator zuk aipaturiko pasadizuarekin.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: