Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen Sekretua / Harri Herri Har - Amorante

Harri Herri Har - Amorante

Alfonso Guillo 2024/01/22 11:15
Herri-musikatzat harturik ere, ihes egiten du haren klitxeetatik, berezia delako, desberdina, nahiz eta gaiak gure herri-oroimenean kokatzen diren.

2023-10-11an argitaratu den musika-lana da Harri, Herri Har. Egilea eta interprete nagusia Iban Urizar, Amorante, elgoibartarra da.

Ez da oinarri elektroniko baten gaineko abesti sorta bat. Ez da rock-a ere. Herri-musikatzat harturik ere, ihes egiten du haren klitxeetatik,  berezia delako, desberdina, nahiz eta gaiak gure herri-oroimenean kokatzen diren. Solemnea ere bada batzuetan eta Isiluneak oso ongi kudeatzen dituela ere esango nuke.

Abesti hauek luzemetraietakoen airea ez ote duten ere bururatu zait.

Entzuterakoan, arreta handiagoa jarri behar izan dut eta, ohikoak ez direlako, esperientziaz ondo gozatzeko behin baino gehiagotan aditu behar izan baditut ere, hiru bat aldiz entzun ondoren atseginez eta oso gustura entzuten ditudala ere aitortzen du, izan ere, oso landutako abesti sorta dakar Amorantek azken lan bilduma honetan ere.

Lotura honen bidez entzun eta eros daiteke Harri Herri Har. 

Habanera abestiaren bideoa ere aurkezten dut hemen, zertan ari naizen ulertzeko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: