Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Isiluneen sekretua / "Burua makurtu gabe" musika-proiektua

"Burua makurtu gabe" musika-proiektua

Alfonso Guillo 2024/09/23 10:50
Pare bat urteren ondoren kalean da honezkero "Burua makurtu gabe" musika-proiektua

Pare bat urteren ondoren kalean da honezkero "Burua makurtu gabe" musika-proiektua. Nire 11 abestik osatzen dute eta melodiak eta armonia nagusia, batetik, eta, bestetik testuak ere prestatu ditut. 

Horren ondoren etorri da, kanta bakoitza jantzi behar zuten musikariekiko lankidetza: abesti bakoitzaren airea edo orientazioa (estiloa), patroiak eta harmonizazioak iradoki eta musikariok nork bere esperientziatik, ahalik eta ekarpenik egokiena sortzea.

Teknologia berriei eskerrak gai gara musikari bakoitza geure grabaketak prestatu eta elkarri bidaltzeko, horrela, entseatzeaz gain, ikuspegi globala sarri askotan aztertu izan dugu produkzioa burutuko zen estudiora eraman baino lehen. 

Ez ohiko elementuak ditu Alkimistak taldeak: bateriaz gain, perkusio jolea, eta hiru emakumeren korua, bestetik.

Eta musikak rock hezurdura badu ere, kanta bakoitzari estilo desberdinen kutsua nabarituko dio entzuleak, zuk zeuk datozen asteetan igarriko diezun bezala, izan ere, datozen egunetan abesti bat aurkeztu eta iruzkin batez osatuko dut blog honetan.

Hala ere, jadanik proiektuaren xehetasunak arakatu nahi izanez gero, Alguilloalkimistak.eus webgunean aurkituko dituzu, baita abestiak berak ere.

Hemen berriz, testuak eta zenbait bideo labur aurkituko dituzu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: