Aterri gogoan
Haurtzaroan irratiz askotan entzuten zen musika izango nuen non-edo-non barnean, egunen batez noiz irtengo zain. Manbo eta txa-txa-txa boladaz ari naiz.
Kontua da rockarekin urtetan ibili, etxean musika girotzailea egin eta, ondoren, halako batean, Kubako musikan murgildu nintzen aurreko mendeko estilo eta proiektu asko luzaro entzunez eta askotan. Eta hortik sortu zen Aterri. Iñaki Lores, Isabel Laspiur eta hirurok fijo, eta hiru gitarrista desberdinekin: Txema Poyales, Gari Araolaza eta Gabi Agirregomezkorta.
Unerik aktiboena 2016an izan zen. Proiektu hartan murgildu eta kontrabaxua ikasi nuen, “tumbao” baxu-patroiak eta kantu batzuk ere sortu nituen.
Hona hemen lagin bat