Elena Laka abokatuaren bloga
Arrateko_Ama
2008/05/20 10:26
Elena Laka abokatu eibartarrak Eibar.org-eko komunitatera ekarri du bere bloga, Izan eta Esan, orain arte Goiena.net-en argitaratu izan duena.
Bergaran bizi da Elena Laka, eta Debagoienean argitaratzen den Goienkaria aldizkarian idatzi ohi du. Horregatik bere lotura Goiena.net-ekin eta bertako blog komunitatearekin, han sortu baitzuen Izan eta Esan bitakora. Baina orain, Eibar.org-eko komunitatean kokatu da, hementxe: Izan eta Esan.
Abokatua izateaz gain, Euskadi Irratian Mezularia saioan tertuliakide ere bada Elena Laka.

Albistegiaren RSS jarioa