Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bergetxeko ataipian / Tipo... superra

Tipo... superra

Aintzane Agirrebeña 2007/11/12 14:31

Batzutan esan izan deste beti ezkortasun puntu batekin idazten dotela eta gaurkuan positibotasunez idaztia pentsau dotenez, izenburua be halakotxia ipini detsat zutabetxo honi: superra. Bueno, superra izatiak ez dakit berez ona izatia esan nahi ete daben, baiña bueno. Dana dala, modako berbia danez, ba, neuk be zegaittik ez neban aukeratuko? Nere lagun bat hasarre bizixan jartzen da "super" entzuten daben bakotxian. Superrona, supertxarra, superguapua... eta superguayxa bada, ze esanik be ez! Baiña halakotxia da modako berbeta berua.

Eta super-ekin batera badabil bolo-bolo "komodin" moduan esaldi guztietan sartzen dan beste berba bat be: tipo. Gaztelaniazko hiztegixetan ibili naiz definiziño billa:

  1. Modelo, ejemplar que puede imitarse
  2. Clase
  3. Ejemplar característico que...

Adibidiak be irakurri dittut, baiña ez, ez, ez dago nik kalian entzuten doten “tipo” horretako “tipo”-rik. Bueno, ez nabil “tipo” baten gaiñian, “tipo” berbian gaiñian baiño. Ene! Azkenian neu nahastau naiz berbionekin!

Ba, hori, ez daguala halako adibiderik hiztegixan: "Jo, erosi dittut fraka batzuk TIPO holan... a cuadros, ta gero juan giñan Marian etxera eta TIPO jai bat ein gendun ta jo, tio... gero Mikel TIPO txarto jarri zan ta...".

Modako berbeta berua. Baiña euskeraz dan artian ni behintzat pozik!

etiketak: ...eta kitto!
Josu
Josu dio:
2007/11/15 00:49

Jo Leire, ez esan nik 2 urte nezkanian tipo berba barrixa zanik!!

Aintzane, blogian tipo etakitton baiño lehenau publikau bihar da, holan tipo teknosexualok abantailaren bat dakagu. Teknologia barrixak bultzatu (superbultzatu!!) bihar dira. ;)

aintzane
aintzane dio:
2007/11/23 10:46

Berandu baina ia erantzuten detsueten... Igual nere erantzunan zain egongo ziñazien, e? :-)

Leire, ez dot esaten ez diranik erabili bihar, neuk be erabiltzen dittut, baiña gaur egunekua larregikua dala pentsatzen dot! "Tipo" esaldi guztietan sartzen da. Lagun batek idatzi zestan lehengunian arrazoia nekala eta irakurri zebanian barrez egon zala esaten. Bera nere edadekua da, baina ahiztia daka gaztiaua eta badaki zenbat erabiltzen dan. Eta "super"-ena... Hori berbiori entzundakuan hasarratzen dan laguna Azkoittikua da Hau idatzi ondoren pentsatzen egon nitzan eta, klaro, eske Azkoittin ez da super erabiltzen! Ez dake horren biharrik; ikeragarrixe, eundokue, kristona... baina esango nuke "super" gitxi erabiltzen dabela.

Josu, arrazoia dakazu!! Baiña ikusten dozu ze gitxi idazten doten blogian, ez? Ta artikuluak ipintzeko astixa be justu-justu hartzen dot! Hau da desastria! Hurrenguan "ttak!", esklusibia teknosexualendako.

leire
leire dio:
2007/11/13 23:19

On diokan dago modan tipo berbia? Nik oin 18 bat urte erabiltzen dot, erderaz zein euskeraz. Eibartarron kontua dala esango neuke. Nundik sortu zan be kontatzen dabe batzuek.

Neri super esatia asko gustatzen jata. Hiper be erabiltzen dot askotan. Hortaz, super ondo pasau.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: