Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bergetxeko ataipian / Santu santu santua

Santu santu santua

Aintzane Agirrebeña 2007/09/26 16:28

Atzo suegrianera juan nintzan afaltzera. Azkoittin bizi da bera, Altzibar auzuan. Peorako (edo, Azkoittin, bebarruko) eskillaretan gora goiazela konturatu giñan aldamenekuakin atez ate zeguala barriketan pasillora urtenda. Gu allegau "kaixo", "kaixo" eta "agur" eta bakoitza beran etxera.

Atia itxi eta kajatxo bat laga zeban sarreran. Pentsau neban kajoiren bat edo zala eta ez netsan inportantziarik emon. Baiña pasilluan aurrera noiala Enekok esan zestan:

  • Aintza, zuk ez dozula sekula holakorik ikusi?

Atzera bueltau eta kajatxua zabaldu zeban. Bi tapa zekazen, bakoitza alde banatara zabaltzen zala (basarrixetako "persianen" antzera). Zabaldu eta zer ikusiko... SANTUA!

  • Bai, etxerik etxe juaten da santua.

Baiña nik ezin neban oso ondo ulertu. "Zetarako?"... Eta orduan esan zestan Enekok euren basarrixan bi santu be egon izan zirala eta bera mutikua zanian auzoko beste basarri batera eruanda daguala bi santu be, esku banatan hartuta.

"Eta santu hau ze, holan ibiltzen da etxez etxe?" galdetu neban. "Bai. Ez dakit hau Altzibar auzoko santua izango dan ala herri guztian ibiliko dan".

Oin Azkoittin bizi naizela arduratan nago, ia noiz etorriko ete jatan santua ate-joka.

etiketak: Bestelakuak
leire
leire dio:
2007/11/13 23:21

Karmengo amabirjiñia gaur egun be ibiltzen da etxerik etxe, kontizu!!! Gure aman etxera juaten da behintzat!

aintzane
aintzane dio:
2007/09/27 10:49

Asier: Aiii.... ba, ez dakit noiz arte eukiko daben etxian. Galdetuko dot eta han badao ondio etarako detsat argazkixa.

Serafin: nere anaiak (ni baiño lau urte zaharragua da) esan zestan ni beste generaziño batekua nitzala. Berak mutikotan tian etxian be ikusitta dakala Amañan.

Hau idatzi nebanian "zetarako?" galdetu neban, eta ez dozue iñok erantzun. Ba, garbi dago... Kajoi horrek zulotxo bat eukitzen dau dirua botatzeko. Zetarako izango zan, ba? Dirua batzeko! Lehenago abade eta frailliak etxerik etxe ibiltzen ziran arrautzak, kapoiak edo dirua batzen. Eta, ikusten danez, gero eta espabillauauak dira! Oin santua bera bakar-bakarrik ibiltzen da!

xme
xme dio:
2007/09/28 10:58

Ba, nire gurasoen etxean oraindik ere pasatzen dira, horrelako bat ez: bi. Bata Milagrosa, eta bestea Arantzazuko Ama.

Eibar aldean ateo samarrak nola zareten, ba...

:-) xme

asier
asier dio:
2007/09/26 22:25

Hurrenguan erretratua etara! Gustauko jatan santuori ikustia.

Azkoittixan bizi zaranez... puff... zenbat historixa eukiko dozuzen kontatzeko :-)

Serafin
Serafin dio:
2007/09/27 00:57

Hori ez da hain bitxia. Oin ez dakitt, baiña oin dala 50 urte Eibarren, "Karmengo ama birjiñia" erabiltzen zeben etxerik etxe, zuk diñozun moduan "kajoian".

Serafin

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: