Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bergetxeko ataipian / Badiharduzue?

Badiharduzue?

Aintzane Agirrebeña 2007/05/14 10:46

Ze, badiharduzue? Horixe ei zan basarrittarrak alkarri berba emoteko erabiltzen zeben esaeria. Eta ortuan edo beste zeozetan lanian ziharduen beste basarrittarrak Bai, badihardugu, ba erantzungo zeben. Basarrittik kalera edo kaletik basarrira batenbatekin topo egindakuan be Ze bazoiaz? edo Ze, bazatoz? esan eta bestiak Bai erantzundakuan hau edo bestia kontatzen zetsen alkarri. Honen inguruko anekdota txiki bat be badago. Behin bi ehiztarik kaletik etxera zetorren basarrittarrari adarra jotia pentsau zeben: Hi, adarra jo bihar jetsagu horri basarrittarrorri. "Ze, bazatoz?" galdetu biharrian, "ze, bazakoz?" galdetuko jetsagu eta "Bai" erantzungo jok eta hemendik aurrera "Bazakoz" deittuko jetsagu. Hala, zain geratu ziran basarrittarra kalera noiz etorriko, eta goittik behera ikusi zebenian, bidian gora abixau ziran. Tope egin zeben bide erdixan, eta ehiztarixok: Ze, bazakoz? ta basarrittarrak Zuek be bai?. Isil-isilik eta amorratuta geratu ziran ehiztari adarjotailliok, eurak be "Bazakoz" izango zirala ta.

Guk BADIHARDUGU, baina zenbat aldatu diran gauzak! Lehen elkarrizketa baten hasieria markatzen zeban esaeria gaur egun ixa erabili be ez da egitten! Zenbat aldiz esan bihar izan doten Badihardugu Elkartian izena hitzez hitz! Badi... Zer? Zelan? Pentsau, telefonoko fakturetan "Badithadugu" gara (papeletik kopixau zeben!). Ta zuek, ze, BADIHARDUZUE?

etiketak: ...eta kitto!
oier g
oier g dio:
2007/05/17 01:57

Euskal erdelzaliak be erabiltzen dabe: "Ya vas?".

Eta akatsen gaiñian, gu herriko radixuan gordeta dakaguz papel bi: - Bata, correosekua: METRALLAKO. - Bestia, Gipuzkoako kutxakua: MATRAYACO.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: