Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bergetxeko ataipian / Adarkaie

Adarkaie

Aintzane Agirrebeña 2007/03/16 09:58

Eibarko Inazio Zuloaga institutora bisittia egin gendun juan zan astian. Koldo Zuazok beran azkenengo lanan gaiñian jardun zetsen bertako gaztieri eta euskara batua, euskalkixak eta abar jorratzen jardun genduan. Koldok beran ikasle-denporan euskerian egoeria zelako kaskarra zan eta zelan aldatu dan azaldu zeban, baina bertan esan zeskuenagaittik kontua ez dala hainbeste aldatu konturatu ginan. Hau da, ondiokan be euskara hutsian berba egin eta gaztelaniaz hankia sartzen dabeneri barre egitten jakuela (ez okurridu alderantziz halakorik egitterik, e!).

Bertako ikasle azkoittiar batek beran esperientzia kontau zeskun. Harrittuta zeguan Eibarren ikasten dittun berba barrixekin: tangana, fijo, tope... eta beran kuadrillakueri kontatzen ei detsez Eibarren ikasittako berbok. Jakiña, Azkoittin ez dittue ezautzen halakuak; ez gaztelaniaz gaizki moldatzen diralako, gaztien artian euskeria besterik erabiltzen ez dabelako baiño.

Aste honetan "vaya polvo tiene esa/ese" esateko zenbat modu dakezen kontau deste: "Horrek zaukek adarkaie", "Ixoko al hixoke horri", "Horrek zaukek astindue" eta beste dozena bat gitxienez. Eta ez dira liburuetan bakarrik jasota daren kontuak, kalian erabiltzen dira. Guk adarkaie ez, baiña lotsia bihar genduke. Eibarko ikasle azkoittiarrak pozik dare Eibarren gaztelaniaz ikasi eta Espainiara juateko moduan prestatzen diralako. Aupa gu!

etiketak: ...eta kitto!
NI
NI dio:
2007/03/16 14:14

Bai! AUPA NI! ta AUPA GU! Ni aurten Azpeitiar bat eta Markiñar batekin hasi naiz lanian, ta konturatuta neuan bai, zein aldrebes "HABLATZEN" dodan. Ta egixa esan, zure idazki honek bete-betian asmau dau nere egoeria. Eibartar izatiaz harro nao (gehixenetan), ta eibarko euskeria be edarra dala pentsatzen dot, baña ikasi eiñ biharko dot... bitxen bitxartian lanian lotsatuta jarraitxuko dot.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: