Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bergetxeko ataipian / Umiekin eta txakurrekin Berbetan

Umiekin eta txakurrekin Berbetan

Aintzane Agirrebeña 2007/01/30 11:53

Euskaldun zaharrak topau ezinda zebizela esan zestenian ezin neban sinistu. Eta Kittok martxan ipini daben Berbetan proiektuan euskaldun barrixeri euskeria ahozkotasunian lantzeko aukeria eskaintzen jakue euskaldun zaharrekin tertulixak egiñaz.

Izena emondako euskaldun barrixendako berbalagun euskaldun zaharrak topau ezinda zebizela jakin nebanian, jo ta ma geratu nitzan. "Ez ete dago euskaldunik Eibarren?" pentsau neban, "Ez, ezin da izan". Pentsatzen jarri ta... biharbada euskaldun zahar batzuk euren euskeria txarra dala-ta halakuetan izena emoten lotsatu egingo ziala pentsau neban. Baiña ez.

Egunero urtetzen dot kalera, ta berihala konturatu nitzan zer dala-ta pasatzen zan hau fenomenuau. Kalian dabillenak badaki hango barri. "Hola, ¿qué tal te va? Aii... qué niña más bonita... Hola, maittia, ze, amatxokin ondo, ezta? Apapa zoiaz amatxokin? Ay, chica, cómo ha crecido, cómo ha pasado el tiempo... bla, bla, bla...".

Zer esan nahi doten honekin? Umiekin eta txakurrekin bakarrik euskeraz berba egitten dan herri honetan normala dala halakuak pasatzia. Jakiña, euskaldun zaharrok eguneko euskara-dosisa ume eta txakurrekin gastatzen dogu, eta ez jaku dosi hondarrik geratzen euskaldun barrixeri eskaintzeko.

etiketak: ...eta kitto!
asier
asier dio:
2007/02/02 14:21

aupa!

azkenian ipini dozu martxan bloga! zorionak.

Hamendik aurrera, hamendittik jarraittuko zaittut.

Animo!

Josu
Josu dio:
2007/02/02 15:34

"eguneko euskara-dosisa ume eta txakurrekin gastatzen dogu"

Ba... bai. Eta erakundietatik ere hola saldu jaku askotan, pentsatzen dot.

Telebisiñuan be... Haur-programazioa ETB1en. Politikaren ingurukoa, ETB Dos-en.

Txarrena da ume horiek haunditzen hasten diranian, haundi sentituko dirala erderaz eitten badabe... eta holan pasatzen Eibarren da pasatzen dana: bizitza guztian euskeraz ein daben mutiko bat 14 urtekin hasten dala erderaz lagunekin.

PD-> Erantzuna uzteko kalkulu matematiko hori... joe, kalkulagailua erabili bihar izan dot. PD2-> Aurrera blogakin!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: