Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bergetxeko ataipian / Ji tta Jau

Ji tta Jau

Aintzane 2007/01/01 01:01

Batentenbatek biharbada pentsauko jon indixuen hizkeran-edo nabillela. Baiña ez. Nere amak jiñon eurak "ji tta jau" egitten dabela berba. Eta halaxe egitten jone, gaiñera: jittunat, jaonaz, jatonaz...

Aste honetan Badihardugu Euskara Elkartiak laster kaleratuko dittun Oñatiko eta Eibarko aditz-tauleri errepasua emoten jardun jonat eta benetan penia emoten jestan zenbat aditz-forma laga doguzen atzera ikustiak! Halako aberastasuna eukitta dana galtzen laga? Ez, ba! Horregaittik egin jonat zutabe hau "ji tta jau", ixa galduan dagon berba-moldian, idazteko ahalegina. Gizonezkuok, parkatidazue; nokako formia aukeratu juat, nesken arteko moldia mutillena baiño askoz egoera txarraguan dagolako.

Lehengunian gaztetxo batek esan jestanan kuadrillan egin izan dabela hika jardutzeko ahalegina. Aupa! Hori seiñale ona don, gitxienaz batenbat arduratzen don oindiokan. Bajakiñat, bai. Gaztiondako ez don erreza dana hika egittia, sarrittan ez jonau jakitzen forma guztiak ondo erabiltzen eta. Baiña, ze? Ez gaittun ahaleginduko? Bape saiatu barik burua makurtu bihar jonau? Poliki-poliki hasiko gaittun, aditz-taulak hartu ta hikako adizki errezenak erabiltzen. Ez don hain zaila izango! Ez dozue uste hikako moldiak lagunarterako konfiantza-puntu bat emoten dabela? Gaztiok, zer dala-ta egin bihar dozue igual-igual berba irakasle, guraso edo lagunekin? Gure altxorra aprobetxau bihar jonau!

etiketak: ...eta kitto!
Maje
Maje dio:
2007/03/19 14:44

Upla! Aprobia eitxen najabiñan ta juan ein don erantzuna, parkatu. Aupa, Aintzane, zorionak hire lanagaitxik, eutsi gogor gure betikuari. Ointxe momentuan bedarra mozten jiardunen ondoko zelaixan, moztu barriko bedar-usein berezixorrekin, ta "ji ta jau" hizkeriakin, honetxek akordau eraitxen jeztan nere gazte denporia! Ta ez non halako zarra, gero, eh? Baiña sarritxan penatan egoten non, denporiakin bidian laga jitxunaun gauzegaitxik. Ta mila galdera etortzen jatanaz burura, sarritxan erantzunik baekuak: zelan leikenan posible ainbeste ehundaka urtian egon dan euskeria oin halako arriskuan egotia? zegaitxik ote don guk etxian ezautu jonaun euskeria halako bizkor galdu ixana? zelan leiken gure aitxa-amak ez ulertzia ikastolan, telebistan edo egunkarixetan eitxen dan euskeria? Ezin al ixan don euskera batuari emon jakon indarra betiko euskeriari emon? Gero beste batzuetan hor egoten non pentsatsen: nor ote non ni ezer esateko, neure umiak be ez bajone euskeraz eitxen? Nik bizitzan beste aukera bat hartu jonat, baiña pentsau ala ez, ezton egongo euskal herrixa ta euskeria nik baiño gehixao maitxe daben jente pila haundirik. Ta hori kontuan eukitxa: ez al don ba edozein hizkuntzan helburua, jentia alkar ulertu al ixatia, era batian ezin bada, beste era batian?

Maje
Maje dio:
2007/03/19 13:56

asdf

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: