TomTom-ek bere produktu eskaintza ofizialean sartu du Eibar.org-ek egindako euskarazko bertsioa
Windows eta Mac inguruneetan funtzionatzen du TomTom Home 2 aplikazioak. GPS aparailua ordenagailura USB bidez lotzean pizten da.
Honako pantaila irudien sortak erakusten du euskarazko ahotsen instalazio prozesua. Lehen urratsa da bigarren aukerakoa, ahotsak eta abarrak gehitzekoan sakatzea.
Argazkiak.org
| TomTom 1 © cc-by-sa: sustatu
Argazkiak.org
| TomTom 2 © cc-by-sa: sustatu
Ahotsen aukeretan, grabatutakoak aukeratu behar dira.
Argazkiak.org
| TomTom 3 © cc-by-sa: sustatu
Argazkiak.org
| TomTom 4 © cc-by-sa: sustatu
Alfabetikoki ageri dira zenbait aukera, eta euskarazko hiru hiztunenak hor daude, Iban Arantzabal, Luis Aranberri Amatiño eta Mikel Iturriarenak. Eibar.org-en izenean emakumezko batek ere grabatu zuen berea, Leire Narbaizak, baina hori ez dute aukeratu.
Argazkiak.org
| Tomtom: Eibar.orgen aipua © cc-by-sa: sustatu
Pantaila honetan ikusten da jatorria aipatzen dutela, Eibar.org elkartearena. Ez zuten idatzi baimenik eskatzen, baina ez dio ardura, gu pozik lana berrerabiltzen delako. Hala ere, idatzi behar diegu, eskerrak ematearekin batera, emakumezko baten ahotsa gehitzea ondo egon daitekeela gogorarazteko.
TomTom Home 2 bertsio hau Espainiakoa dela dirudi, eta ez dakigu Ipar Euskal Herrian erabilgarri agertuko zaien erosleei. Nolanahi ere, haiek eta beste edozeinek dute aukera euskarazko ahotsak instalatzeko, fitxategiak Eibar.org-etik jaitsita eta instrukzioak jarraituz, TomTom Home erabili barik.
TomTom Home 2 honekin Eibar.org-eko bazkide batek TomTom One batean instalatu zituen euskarazko ahotsak erraz erraz. Gaztelerazko zenbait bertsio eskaintzen ditu, eta katalanezkoak ere bai, baina galegozkorik ez. Gainera, berezko TomTom One konfigurazioan katalanezko ahots bat aldez aurretik kargatua zegoen aukera gisa: euskarazkorik ez; horiek hemen deskribatutako prozesu honen bidez gehitu behar izan zituen erabiltzaileak.
GPS markaren webgunean TomTom Home-k badu bere txokoa, eta ahots aukera bat ere badago hor, baina katalana agertu arren, euskara ez.
TomTom euskaratuaren erabilpen adibide bat, bideo honetan. Kataluniako egindako TB erreportaia bat da, euskal elizaren gorabeherez, eta Koldo Rodriguez apaizaren autoan goazela, TomTom bat euskaraz mintzo da, Mikel Iturriaren ahotsarekin. Hasieran da, 15. segunduan edo.