Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Mogel Ikastolaren 50. urteurren jaialdia

Mogel Ikastolaren 50. urteurren jaialdia

Mogel Ikastola 2010/04/13 09:21
Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolak bere 50. urteurrenean egindako ospakizunen artean, jaialdia antolatu du datorren zapaturako. Astelena frontoian izango da, arratsaldeko 7etan, eta Eibarko ikastolan ikasitako hainbat artistak hartuko du parte: Kokein, Mursego, Norton...

Eibarko Ikastolak 50 urte bete ditu aurten (lehenago ere aipatu izan da webgune honetan, hemen eta hemen).Martxoan hasitako ospakizunek jarraipena izango dute asteburu honetan, zapatu arratsaldean Astelena frontoian izango den jaialdiarekin. Arratsaldeko 7etan hasita, Eibarko ikastolako ikasle eta ikasle ohiak izango ditugu oholtza gainean.

Hauxe da behin-behineko egitaraua:

  • 19:00-19:05 Bideo proiekziñua
  • 19:05-19:10 Agurra dantzatu eta aurkezpena
  • 19:10-19:20 Mursego
  • 19:20-19:35 Bertsolariak
  • 19:35-19:45 Kokein
  • 19:45-19:55 Umiak dantzan eta break dance
  • 19:55-20:05 Asier Serrano / Norton
  • 20:05-20:30 Kezka +  Adolfo eta bere ikasliak

Eibarko Ikastolak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu ospakizunean parte hartzera. Sarrera 3 euro; umeak doan.

etiketak: Jaialdiak, Kultura
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: