Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Eibarko ikastolak 50 urte

Eibarko ikastolak 50 urte

Juan Antonio Mogel Ikastola 2010/02/24 13:37
Eibarko Juan Antonio Mogel ikastolak 50 urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, datozen aste eta hilabeteetan hainbat ekitaldi antolatuko dira herrian. Hasteko, martxoan, erakusketa, hitzaldia eta jai bat Untzagan.
Eibarko ikastolak 50 urte

Juan Antonio Mogel ikastolak 50 urte

Dakizun bezala aurten ikastolaren 50. urteurrena ospatzen ari gara. Hori dela eta ekitaldi ezberdin batzuk antolatu ditugu.Nahiko genuke, zu ere, bertan egotea.

Hauxe da martxoko egitaraua. Mesedez, zabaldu mezu hau zuk ahal duzun ikastolako beste kideei, horrela gonbidapena ahalik eta zabalena izan dadin.

  • Martxoak 5etik 14ra, erakusketa Untzagako zaharren egoitzan
  • Martxoaren 11an mahai-inguru irekia Untzagako zaharren egoitzan
  • Martxoaren 13an jaialdia Untzagan: puzgarriak, musika, taberna, denda,...

Ikusiko garelakoan, besarkada bat.

J.A.Mogel Ikastolako Zuzendaritza

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: