Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Lip dub lehiaketako lehen lanak iritsi dira

Lip dub lehiaketako lehen lanak iritsi dira

Eibar.ORG 2010/05/05 10:47
Euskaltegikoek eta La Salleko ikasle talde batek aurkeztu dituzte Lip Dub lehiaketako lehen lanak. Parte hartzeko epea uztailaren 19ra arte luzatuko da.
Lip dub lehiaketako lehen lanak iritsi dira

Euskaltegikoen lipdubeko irudi bat

Eibarko Lio Dub lehiaketan aurkeztutako lehen bi bideoak hasi dira emaitzak ematen. Bien artean 700 bisita jaso dituzte lehenengo 24 orduetan eta Youtuberen Espainiako rankinean sartu dira horrela: Eibarko Euskaltegikoek egindako Lip Duba Espainia osoan aisialdi bezala sailkatutako bideorik bozkatuena izan da, eta La Salleko ikasleek egindakoa (ordu gutxiago daramatza sarean) sailkapen bereko 4. postuan geratu zen atzo.

Ikusi bideoak

La Salleko ikasleen lanak, 630 erreprodukzio izan ditu Tuenti sare sozialean eta dagoeneko beste 1.200 lagunek jaso dute gonbidapena.

Lehiaketak irekita jarraitzen du: aurkezteko egin beharrekoak eibar.org/lipdub atalean datoz zehaztuta. Facebooken ere badago lehiaketaren berri izateko zale orri bat. Lanak Youtuben eskegitzen dira, eta bertako erabiltzaileek 3 finalistak zeintzuk diren aukeratuko dute bere botoen bitartez.

Lip dub musikazko ikus-entzunezkoa da, Interneteko sare sozialen zabalkundearekin batera arrakasta nabarmena izan duena. Gehiago jakitzeko jo /lipdub atalera.

Erlazionatutako elementuak
Ikusi egindako lipdubak
Lehiaketaren oinarriak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: