Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Klub Deportiboaren argazki-erakusketa Portalean

Klub Deportiboaren argazki-erakusketa Portalean

EibarOrg 2010/12/09 09:06
Bihar hasi eta urtarrilaren 9ra arte Eibarko Klub Deportiboko argazkilaritza taldekoek erakusketa egingo dute Portalean. Maila handiko erakusketa. Ez ahaztu Eibarko talde horrek irabazi zuela orain dela urtebete Argazkilaritza Sari Nazionala.
Klub Deportiboaren argazki-erakusketa Portalean

Klub Deportiboko argazki-taldea

Urtero bezala, aurten ere hementxe dago Deporreko argazkilarien erakusketa kolektiboa. Aurtengoan 28 argazkilariren lana ikusteko aukera izango dugu, bakoitzak 2-3 lan aurkeztuko dituelarik.

Erakusketa hilabetez luzatuko da, bihar arratsaldean hasi eta urtarrilaren 9ra arte.

Eibarko Klub Deportiboko argazki-taldeak izen handia hartu du azken urteotan eta erreferentzia bilakatu da, Euskal Herrian ez ezik, baita beste lurralde batzuetan ere. Batez ere, iaz Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala eskuratu zutenetik. Artista handiak daude taldean eta oso lan ederrak aurkezten dituzte urtero.

Gaur bertan erreportaia eskaini die El Correo egunkariak (hemen eta hemen).

etiketak: cde, argazkilaritza, kultura
asier
asier dio:
2010/12/09 21:18

CDE-ko kide den Juan Antonio Palacios eibartarrak, esate baterako, beste bi sari irabazi ditu aste honetan bertan: http://www.deporeibar.com/argazkia/206

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: