Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / "Premio Nacional de Fotografia" Eibarrera

"Premio Nacional de Fotografia" Eibarrera

Gari Araolaza 2008/11/01 08:41
Eibarko Klub Deportiboko argazkilaritza batzordeak irabazi du Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala.
"Premio Nacional de Fotografia" Eibarrera

Klub Deportiboko Argazkilaritza batzordeko lagunak

Beraien blogean diote:

1924tik dago presente argazkilaritza Eibarko Klub Deportiboan, Indalezio Ojanguren argazkilari eta euskal alpinismoaren aitzindariaren figura nabarmenduz, sortzaileetakoa eta klubeko presidentea izandakoa bera. Gerra ondorengoko lehenengoko urteetan lehiaketak eta Mendiko argazki Aretoak antolatu ziren bata bestearen atzetik eta horrek Argazkilaritza Batzordea sortzea ekarri zuen 1956ko otsailaren 7an, berarendako propio egindako estatutuekin. Ordutik, eta gaur egun arte, beste klub, erakunde, editorial eta argazki materialen enpresekin jardun du harremanetan. Urtero formazio ikastaroak, lehiaketak eta erakusketak antolatzen ditugu. Eta, batez ere, hainbeste urteren ondoren, argazkilaritzarekin bizi dugun pasio hori besteekin konpartitzeko gogoz jarraitzen dugu.

Zorionak!  Sarira aurkeztutako kandidatura txostena hemen

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: