"Kalamuako parlamentua" jokoaren txapelketa
EibarOrg
2010/05/17 14:27
Euskal Jaiaren egitarauaren barruan eta Arrate Kultur Elkarteak antolatuta, Kalamuako parlamentua mahai-jokoaren txapelketa antolatuko da maiatzaren 27ko arratsaldean Deportiboan.
Non: Klub Deportiboan
Noiz: maiatzaren 27an, osteguna, arratsaldeko 7,30etan.
Sariak: 1. bikote irabazleari 4 lagunendako kantu afarirako txartelak (maiatzaren 29ko afaria). Finalera ailegatutako lau bikoteei Kalamuako Parlamentua joko bana.
Oinarriak:
- Lehiakideak bikoteka arituko dira.
- Lehenengo errondan lau mahai joko osatuko dira eta jokoak aurrera jarraituko du mahai bakoitzeko bikote batek irabazi arte.
- Lau bikote irabazleak azken bueltara pasako dira. Azken bueltan 10 galderatik gehien asmatzen dituen bikotea izango da behin betiko irabazlea. Asmatutako erantzun kopuruan adostasunik izanez gero, galdera bitartez erabakiko da: galdera bana egin eta asmatzen ez duena baztertu egingo da, bikote bakarra geratu arte.
- Izena ematea: Deportiboko tabernan. Bikoteko kideen izen-abizena.