Eibar.org komunitateko 5 blog mintzagai
Iker laparra blogari gazteak bloga dauka Blogak.com plataforman: Antiguotarrak. Bloga "web 2.0" asignaturan egiten dituen ariketak sartzeko eta gustatzen zaizkion gauzak argitaratzeko erabiltzen du. Joan zen astean Eibarko bost blogariren lana aztertu zuen, eta horrela ikusten ditu Gari, Arregi, Elena, Lizarralde eta Errebal blogak.
Gari Araolaza-ren blog-a:
Blog interesgarria iruditu zait Gariren blog-a.
Hainbat albisteren inguruan dihardu. Irudi asko ez ditu erabiltzen,
hitzak irudiak baina gehiago. Albisteetaz aparte ere gomendio batzuk
ere jartzen ditu hala nola mahai txukun bat nola izan.
Asier Arregi-ren blog-a
Blog hau nahiko aspergarria iruditu zait hainbat arrazoirengaitik. Lehenik eta behin blogean darabilen gaia ez zait batere gustatu eta grafiko eta hainbat bideo jartzen dituen arren ez dut batere gustukioa izan.
Elena Laka-ren blog-a
Blog oso interesgarria benetan Elenarena. Egungo gaietaz darabil eta
idazten du. Gai hauetaz aparte ereko gaiez ere idazten du. gehien
gustatu zaitena da egungo gaiak erabiltzen dituela. Beste blogetaz desberdintzen da idazten duena ganoraz idazten
Mikel Lizarralde-ren blog-a
Oso interesgarria iruditu zait Mikelen blog-a.
Bere gogoeta pertsonalak jartzen ditu blog-ean, hala nola izandako
esperientziak bidai baten barrena. Hainbat grafiko ere erabiltzen ditu
datu batzuk erakusteko. Bideo batzuk ere jarri ditu kirolaren inguruan,
kirola gustuko duela antzeko da.
Errebal blog-a
Ez dut asmatu jakitea norena den blog hau baian interesgarria iruditu
zait komentatzeko. Errebal du izena merkatu plaza berriztu eta parke
bat egingo zutela agindu zutelako eta hemen proiektuaren
nondik-norakoak azaltzen zaizkigu. Dudarik gabe proiektu honen
inguruaren jakiteko toki hoberik ez duzue aurkituko.
Nola ez dedala larregi nekatu burua?? eibar.org-etik artu nituen denak, denborik ez neukala eta ez det uste albiste bat egiteko modukoa denik egin nuen lana.
Oso gaizki iruditzen zait jarri dizkidazuen gauzak.
Zer usten dezue zuek?