Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Bidean - Mikel Lizarralderen bloga

Bidean - Mikel Lizarralderen bloga

Asier Sarasua 2008/01/10 17:52
Plataforma aldaketarekin batera, zenbait blog berri ere heldu dira EibarOrg komunitatera. Argitaratzen lehenengoa Mikel Lizarralde izan da.

Santiago bidearen blog batekin hasi zen blogari lanetan, wordpressen. Orain Eibarko plataforma honetara etorri da, Bidean blogarekin.

Mikelek 27 urte ditu eta Codesyntax enpresan hasi da lanean berriki.

Horrelaxe kontatu du blogaren migrazioa  bere blogean:

"Aurreko astean Arrateko Amaren bixita izan nuen. Atzetik agertu zen eta sorpresan harrapatu ninduen. "Hi, zergatik ez hator gurera?". Aittitta Mario etorri zitzaidan burura. Txikitan ikasi nuen lehen abestia Arrateko Amarena izan zen, berak erakutsita. Eibartar gehienen kasua izango ote? Oraindik ere oroitzen dut abestia, aspaldi joandako aittitta gogoratzen dit. Nola esan ezetz bada Arrateko Amari?"

Datozen egunotan beste blogari batzuk ere agertuko dira kukuka gure blog-komunitate honetan.

Emango dugu euren berri.

etiketak: blogak, elkartea
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: