Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Gure blog batzuk Espainiako medioetan

Gure blog batzuk Espainiako medioetan

Arrateko_Ama 2005/04/19 19:34

Blogak gero eta komentagai normalagoa dira esparru mediatikoan. Eta Eibarkoak ere bai, salto egiten ari dira metropoliko famara.

Volgako Batelariak berena aurkeztu zutenean (apirilaren 6an), El Pais-en artikulua lortu zuten! Euskal edizioan, baina bada zerbait. Uste dugu horixe dela euskarazko blog baten irekierak prentsa ukitu duen lehen aldia. Horra Volgako Batelariak nor diren:

batelariak.jpg

Ezkerretik: Juanjo Olasagarre, Angel Erro, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña eta Iban Zaldua. Artikuluaren PDF dokumentua ere kargatu dugu hemen

Apirilaren 18an, berriz, Espainiako medio digital entzutetsu batean beste blog bat azaldu zen, Amatiñorena.

Alfonso Rojo El Mundokoa zena, bota zuten handik, eta egunkari digital amarillo batean jarri da orain, Periodista Digital. Blog_zone izeneko atal bat ireki zuten duela egun batzuk, eta apirilaren 18an, hara!, euskarazko bi blog ere erreferentziatzen zituzten bertan:

  • Amatiñorena.
  • Aintzane Ezenarrorena Diario Vascon.

Egunero aldatzen dute Blog_zone hori eta pantallazoak atera genituen, izan ere, honezkero desagertua da euskera bertatik.

blogzone1.gif
blogzone2.gif

etiketak: blogak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: