"Volgako batelariak" blog berria
Astesantuko oporrak aprobetxatuz, Eibarren jenderik ez dagoenean, eta gauaren babesean (goizeko ordu txikietan), blog berria kaleratu dute batelari kosako batzuek. Volgako batelariak.
Euren manifestuan garbi esaten digute zein den euren asmoa:
"Aldizkari digital hau sareratzea erabaki dugu bost lagunok, zenakulo batean hala erabakita, potrotan jartzen zaigulako literaturaz jardutea, dibertitu nahi dugulako literaturaz jardunez. Gure gustuak eta gure gaitziritziak plazaratzea otu zaigu, ahalik eta zintzotasun handienaz, hori gaur egun garraztasuntzat hartua badateke ere".
Ongi etorri, bada, batelariok.
Bitxikeria gisa, blogaren goiburua elebiduna sortu dutela: euskaraz eta errusieraz. Eta errusiera zuzenean, gainera, zirilikoz idatzia. Zeure ordenagailuak ez baditu letra-tipo zirilikoak kargatuta, ez da ondo ikusiko, baina itxura hau du goiburu horrek errusieraz: