Gerra zibileko agiri zahar bat Interneten
Gerra zibilean Eibarren bertan izan genuen frontea 6 hilabetez. Nazionalak Gipuzkoa gehiena hartuta zuten gerra hasi eta berehala (1936ko irailerako), eta Kalamua-Intxorta bitartea zen guda-frontea. Hegazkinen bonbardaketak ere berehala hasi ziren. Horiei aurre egiteko babeslekuan antolatu ziren Eibarren.
Imanol Trebiño zerrendakideak dokumentu interesgarria aurkitu zuen orain dela urte batzuk Koldo Mitxelena liburutegian. Orain, Asier Sarasuak bere blogean gehitu du. Eibartik blogean duzue kontsultatzeko moduan.
Eibarren antolatu ziren 16 babesleku antiaereoen zerrenda da: non zeuden, zein herritar joan behar zen nora, nondik sartu... Interesgarria benetan.
Horrelaxe hasten da:
"Para el buen orden de la organización y para que los servicios de defensa contra las incursiones de los aviones facciosos rindan la eficiencia apetecida, el público debe obedecer serena y disciplinadamente las órdenes dictadas por las autoridades."
Osorik irakurtzeko eta kontsultatzeko Eibartik. Eibar, euskalkia, etnografia eta natura