Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Trackback spam-a

Trackback spam-a

Arrateko Ama 2005/02/04 16:36

2005eko otsailetik, igarri dugu trackback spam-aren fenomenoa ugaltzen joan dela Interneten. Gure blog batzuek ere jasan dute, eta beste askok munduan.

Horrelakorik jasotzen dugunerako, Eibarko blogen kasuan, babes sistema bat ezarri dugu. Spama gertaturikoan, jarraian dagoen helbide honetako metodoa erabiliko dugu:

http://www.eibar.org/blogak/URLIA/deletespam2?spammer=texas

Baina, jakina, URLIA ordezkatu behar duzu zure blogaren helbideko izenarekin, eta spammerraren aldagaia, texas hori, ordezkatu spammerrak darabilen izeneko lehen berbarekin. Adibidez, Erralen blogean online poker eta online casino izenarekin trackback spam-a gertatuko balitz, helbide honetara joanda konpondu litzateke:

http://www.eibar.org/blogak/erral/deletespam2?spammer=online

Informazio hau gure trackback instrukzioetan gorde dugu, eta programazio trukoa (Python lengoaian, Coreblog softwarearen gainean erabiltzeko), berriz, hemen dago azalduta.

etiketak: blogak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: