Sareinak, blog berria gure komunitatean
Joan den larunbatean aurkeztu zen publikoki Sareinak, Eibar.org-eko komunitateko blog berria.
Hala aurkezten dute egitasmoa bere bultzatzaileek:
Kafe baten aurrean, (zenbat gauza gertatzen diren testuinguru horretan), mundua konpondu nahian genbiltzan eta halako batean Gemak bota zuen: "Literatura eta feminismoa hizpide dituen aldizkari bat egin beharko genuke, edo, zergatik ez blog bat?". Eta horrela hasi ginen duela ia urte bete sare hau josten, konpontzen eta hedatzen.
Bizkaitik, Arabatik eta Gipuzkoatik interneten murgildu gara lau lagun egitasmo hau aurrera ateratzeko eta bide batez, euskal blogosferan parte hartzeko eta denon artean aberasteko: Gema Lasarte, Amaia Alvarez Uria, Iratxe Retolaza eta Josune Muñoz. Bakoitzak bere munduari begiratzeko moduarekin, bere bizipenekin eta bere ahotsarekin sareak josi bitartean kontu asko ekarriko ditugu blog honetara.
Aurkezpen mezuaren gainerakoa, hemen.
Ongi etorri, Sareinak!