Sareinak
Feminismo literarioak
2012/01/11
Urtarrilak 14, Sareinak irakurle-taldea Donostian
2012ko lehen irakurle-taldea egingo dugu Sareinok larunbat honetan, Donostiako Emakumeen etxean. Jakin nahi duzu zein liburu eta testutaz arituko garen? jarraitu irakurtzen Gehiago irakurri
2011/06/24
Haur besoetakoa. Irakurketa feminista bat
EZIN ESANEZKO BELDUR BAT Gaur, literatur-kritikari gisara natorkizue. Literatur-kritikariok era askotako testuen iruzkinak egiteko tresneria dugu. Herri-ipuinak, poemak, errelatoak edo ipuin literarioak nahiz eleberriak iruzkintzea da gure lanaren zati handi bat. Literatur-kritika feminista egiten dugunok, gainera, ohiko tresneriari teoria feministak ematen diguna gehitu ohi diogu; edozein testu motarekin erabil daitekeen teoria. Emakumeek zein gizonek sorturiko testuak aztertzen dira kritika honen barruan eta gaurkoa, espero dut, horren adibide erraza eta argia izatea. Gehiago irakurri
2011/05/19
Larunbat honetan, irakurle-taldea Skolastikan
Berriz ere irakurle-taldea bilduko gara pozarren, hiru liburu interesgarriren inguruan solasteko. Gehiago irakurri
2011/05/06
Isabel Uria: “Niretzat feminismoa ezeri uko ez egitea da”
SAREINAKen irakurle-taldeko kide kuttunenari elkarrizketa egin berri diote Argia aldizkarian. Bertan kontatzen digu feminismoa arnastuz bizitzari aurre egiten, isilduak izan ziren emakumeen literatura berreskuratzen, borrokatzen, heziketaz gozatzen, aske izaten... daramatzan urteen abentura interesgarria. Merezi du irakurtzea! Gehiago irakurri
2011/03/29
4. urteurrena: 3 kronika eta esteka bat
Ezin izan zinen etorri eta blog honen urteurrenaren berri izan nahi duzu? Sar zaitez orduan... Gehiago irakurri
2011/03/21
Sareinak blogaren 4. urteurrena!!!
Larunbat honetan Zarautzen elkartuko gara. Etorri nahi? Gehiago irakurri
2011/01/11
Hitzen uberan
Larunbatean egin genuen irakurle-taldearen kronikatxoa Hitzen Uberan webgunean Gehiago irakurri
2010/12/31
Urtarrilak 8, SAREINAK irakurle-taldea Zarautzen!
2010. urtea amaitzen ari zaigun honetan, 2011. urterako proposamen interesgarria luzatuko dizuegu agenda berriak estreinatu ditzazuen. Gehiago irakurri
2010/12/09
Empar Pineda, feminismoa eta ezkerra
Empar Pineda Katalunian bizi eta aspaldi Madrilen lurreratu zen hernaniarra da. Feminismoaz eta lesbianismoaz badu zer kontatua, militante nekagaitza izan delako eta urtetako eskarmentua duelako. Azaroan, Donostian, Topaketetan izan zen hitzaldia ematen. 70eko hamarkadako mugimendu feministari eta ezker ideologiari heldu zien, gaur eguneko panoramara hurbildu asmoz. Gehiago irakurri
2010/11/20
“Desira desordenatuak” liburuaren aurkezpenaren kronika
Gasteizko Gora tabernan, azaroaren 2an, aurkeztu zen liburua. Garagardo, ke eta gosea egiteko txokolate eta fruitu lehorren artean, euskal literaturako queer begiradak astindu zituzten, Txikik, Amaia Alvarez Uriak, Kattalin Minerrek, Angel Errok eta Gema Lasartek. Aurkezpenaren ondoren, Gora tabernatik El Parral tabernara egin genuen salto, poesia errezitaldia baikenuen zain. Gehiago irakurri
