Tagzania, Eibartik mundu zabalera
Eibarko enpresa batek anbizio handiko proiektua jarri du Interneten azken asteetan, Tagzania eta datorren astelehenean, hilak 24, Madrilgo Webdosbeta elkarketan aurkeztuko da. Interneteko azken belaunaldiko aplikazioen erakustaldian, izen eta proiektu potoloak, hala-nola Martin Varsavsky eta FON , eta haien ondoan, ba ohore haundiz aurkeztuko dut Eibartik CodeSyntax enpresaren proiektu hau.
Zera da Tagzania: software soziala, del.icio.us erramintaren eran (etiketa bidezko sailkatze kolektiboa, folksonomia deitu izan dena), Google Maps-en oinarriarekin, geografiara aplikatua.
Del.icio.us ezagutzen eta erabiltzen dutenek erraz ulertuko dute. URL kokapenak bakarik, munduko tokien kokapenak gorde eta etiketatu. Tag edo etiketen bidez sortzen den ezagutza kolektiboari folksonomia esaten zaio Interneteko esparruan, software sozialaren alor hasi berrian.
Tagzaniaren irismena
Irismen handiko ideia da Tagzania, uste dugunez. Eibar.org-eko lagunartean, batzuek dexente erabiltzen dute, hala nola Oier Gorosabelek txikillana erabiltzailearekin eta baita Julen Gabiriak
Eibartik mundura, beraz. Lortu ditugu erreferentzia batzuk prentsan, baita The Economist aldizkari ekonomiko ezagunean ere (irakurri erreferentziak ). Baina horrek ez du esan CodeSyntaxetik gaindi, munduan nahi inork pentsatu ez duenik halako zerbaitetan. Dozenaka lagunek pentsatu dute, eta dozenaka lagun ari dira antzekoak egin guran. Asko Silicon Valleyn, Euskal Herrian baino teknologia, sinergia, talentu eta diru gehiago dagoen tokian.
Aukera bakarra dugu: erabiltzaileak lortu, marketing birala (ahoz ahokoa), tresna biribila egitea.
Eta eleanitza ere bai, noski. Oraingoz ingelesez garatu da Tagzania. Laster euskaraz izatea espero dugu, beste hizkuntza batzuen artean.
Webdosbeta biltzarrean
Bilkura horretan izango diren izenen artean, pare bat aipagai:
- Musicstrands musika aholkuetarako sistema, zeinak atzean Javier Etxebeste euskalduna duen, Yahoo Europako zuzendari izana.
- FON Martin Varsavskyren proiektua. Pare bat bider aipatu izan dogu Martin Varsavsky Eibartarrak zerrendan. Bi kasutan, behintzat, Amatiñok haren hitzaldi edo aurkezpen publiko bat entzun, eta diskurtso edo jarrera apurtzaile eta interesgarria eritzita Varsavskyrenari: bat bi hiru
Varsavsky, argentinoa izatez, Jazztel eta Ya.com sortu zituena... Ba datorren astelehenean hizlari beste ebento batean, zeinekin, eta Luistxorekin! Ondo lagako ete dugu Eibar, bai horixe!