Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

españako futbol liga laSextan euskaraz!

telezaborra 2006/08/24 23:34

Jakingo duzuenez, aurtengo futbol ligaren eskubideak laSextak erosi ditu. Bukatu dira ETB1eko komentarioak.

Andres Montes ¡¡¿en qué minuto estamos?!! izango da narratzailea. Baina laSextak partiduak euskaraz jarraitzeko aukera emango du, TDT teknologiari esker.

http://www.formulatv.com/1,20060824,2689,2.html

betiko berriak

telezaborra 2006/08/22 14:42

Atzo, abuztuak 21, Antena3 katearen eguerdiko albistegia ikusi nuen. Eta azken zatian, urtero errepikatzen duten albistea eman zuten: oporrak bukatzen dira eta jendeak oporren osteko sindromea dauka. Depresioa, ez dute lanera joan nahi... Urteroko gomendioak ustezko sindromea gainditzeko, langileen testigantzak....

Baina koño, oraindik ere 10 egun falta dira iraila hasteko! Galiziako suteak bukatu dira eta albistegirik gabe geratu dira. Aurten ez da ur-motoen istripurik egon.

Eskolara itzultzeak dakarren gastuari buruzko erreportaia prestatu edukiko dute dagoeneko. Liburuak zein garestiak diren, umeei arropa erosi behar zaiela eta gurasoek dirurik ez daukatela.

Aurten udako abestirik ez dugu

telezaborra 2006/08/12 18:53

Uda aurrera doa, eta zabor kulturari dagokionez iada ondorio bat atera dezakegu: aurten ez dugu udako abestirik eduki.

Ez udako abesti, ezta antzeko ezer. Shakiraren abesti latino nazkantea. Hips don't lie. Hori izan da udan arrakasta apur bat lortu duen bakarra. Koala saiatu zen bere Opa kutrearekin. Hasiera itxaropentsua lortu zuen, baina ekainetik aurrera oso gutxitan entzun dugu. Agian Afrikan eta inguruetan asko dantzatu dute. Hemen ez.

 

Atzo gauean TVE1n gala bat eman zuten. Murcia, ¡qué hermosa eres! lotsagarri horren parekoa. Atzokoan Costa Blanca promozionatu nahi zuten. Zein ikusiko, eta David Civera. Ranchera bat abesten. Bere gainontzeko abestiek legez, honek ere umeek, aiton-amonek eta psikopatek dantzatzeko moduko koreografia zeukan. Harritu egin nintzen. Amerikan ibiliko zela uste nuen. Edo erretiroa hartuta. Baina ez. Civeraren garai onak amaitu dira.

ETB1en audientziak

telezaborra 2006/08/01 23:38

Orain arte ametsa zena egia bihurtu da. ETB1en audientziak kontsultatu daitezke Internet bidez.

www.formulatv.com webguneari esker, egunero aurreko eguneko ETB1eko audientziak ikusgai ditugu. Hori bai, EAEko datuak besterik ez.

ETB2koak, eta gainontzeko kateen datuak ere badaude, jakina.

Esate baterako, atzo goizekoak:

'Tik Tak Circus': 6.0000 %10,5 'Meza santua': 15.0000 %14,2 'Betizu': 12.000 %8,3 'Gaur egun 1': 14.000 %4,9

Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.