Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / betiko berriak

betiko berriak

telezaborra 2006/08/22 14:42

Atzo, abuztuak 21, Antena3 katearen eguerdiko albistegia ikusi nuen. Eta azken zatian, urtero errepikatzen duten albistea eman zuten: oporrak bukatzen dira eta jendeak oporren osteko sindromea dauka. Depresioa, ez dute lanera joan nahi... Urteroko gomendioak ustezko sindromea gainditzeko, langileen testigantzak....

Baina koño, oraindik ere 10 egun falta dira iraila hasteko! Galiziako suteak bukatu dira eta albistegirik gabe geratu dira. Aurten ez da ur-motoen istripurik egon.

Eskolara itzultzeak dakarren gastuari buruzko erreportaia prestatu edukiko dute dagoeneko. Liburuak zein garestiak diren, umeei arropa erosi behar zaiela eta gurasoek dirurik ez daukatela.

etiketak: telebista
Ricardo
Ricardo dio:
2006/08/22 21:42

Lasai, El País-ekoak aurreratu dira gaur bertan:

"La vuelta a clase costará 739 euros por niño, según CEACCU"

Luistxo
Luistxo dio:
2006/08/28 11:16

Ostiralean entzun nuen eskolara itzultzearen kostoarena ETB1eko albistegian... Abuztuko oporrak merkeak balira bezala!

Beste pare bat topiko, bat egun hauetakoa, eta beste bat asteburu honetan errepikatua baina orokorragoa:

  1. Lanera itzulera, estres eta depresio arazoak langileongan.
  2. Arazo larriak nonbait, eta han daude guraso euskaldunen batzuk larri larri aireportuan umea adoptatu guran. Herrialde hartan zer gertatzen den ez digute esango, baina guraso hauek amesgaizto bat biziko dute.
inyurfeis
inyurfeis dio:
2006/09/22 01:12

txikitan, "corticoles"-en iragarkia ikustean sekulako depresioak harrapatzen nituen. Alabaina "Vacaciones santillana"-rena ikustean bagenekien udako hasiera disfrutatzen ari ginela.

Egia esateko, corticoles-motako iragarkiak debekatu nitukze, eta zer esanik ez, "vacaciones santillana" motako koadernoak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.