Aurten udako abestirik ez dugu
Uda aurrera doa, eta zabor kulturari dagokionez iada ondorio bat atera dezakegu: aurten ez dugu udako abestirik eduki.
Ez udako abesti, ezta antzeko ezer. Shakiraren abesti latino nazkantea. Hips don't lie. Hori izan da udan arrakasta apur bat lortu duen bakarra. Koala saiatu zen bere Opa kutrearekin. Hasiera itxaropentsua lortu zuen, baina ekainetik aurrera oso gutxitan entzun dugu. Agian Afrikan eta inguruetan asko dantzatu dute. Hemen ez.
Atzo gauean TVE1n gala bat eman zuten. Murcia, ¡qué hermosa eres! lotsagarri horren parekoa. Atzokoan Costa Blanca promozionatu nahi zuten. Zein ikusiko, eta David Civera. Ranchera bat abesten. Bere gainontzeko abestiek legez, honek ere umeek, aiton-amonek eta psikopatek dantzatzeko moduko koreografia zeukan. Harritu egin nintzen. Amerikan ibiliko zela uste nuen. Edo erretiroa hartuta. Baina ez. Civeraren garai onak amaitu dira.