Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / OpenStreetMap, Durango eta Kabi@

OpenStreetMap, Durango eta Kabi@

Gari Araolaza 2012/12/10 15:00
Saio polita jarri zuten martxan Talaioseko lagunek pasa den larunbatean Durangoko Azokan. Nik berriz ere OpenStreetMap-en propaganda egiteko aprobetxatu nuen.

Kontua zen 10 minutuz hitz egitea, teknologiaz eta "euskara" hitza aipatu gabe. Tabu hitz hori aipatzen zutenen kontra paperezko pelotak botatzeko eskubidea genuen ikusleok.

Nik hitzaldia nahiko ondo egin nuen, horren froga ez nuela pelotakada bakarra jaso!

Hitzaldi gehienak ere predikadore estilokoak ziren: "proiektu hau dut buruan eta jendea behar dut, apuntatu zaitez nire elizara". Ez dakit norbaitek lortuko zuen, baina gutxienez ikasi eta ondo pasatu genuen.

Hau aurkezpen motza eta testurik gabekoa izan zen, baina gai berdinaren inguruko aurkezpen zabalagoak daude nire Slidesharean. Adibidez 2008ko hau: OpenStreetMap - mapa sorkuntza erabiltzaileen eskura

artsuaga
artsuaga dio:
2012/12/10 17:50
Bueno, zureak Openstreetmap elizak galdutako fededun bat berreskuratzeko balio izan zuen behintzat ;) Zin dagit berriro hasi behar dudala mapeatzen piska bat (kostako zait lehengo erritmora iristea). Tolosa inguruan AHTak eraldatutako etxe eta bideekin oraingoz.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon