Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Orange: non dago %50eko deskontuaren eskaintza?

Orange: non dago %50eko deskontuaren eskaintza?

Gari Araolaza 2007/01/11 09:31

Ezaguna da Orange egiten ari den eskaintza : bizitza guztirako %50eko deskontua fakturan Euskalteletik etorritakoentzat. Enpresako telefonoak Orangera pasatzea pentsatzen ari garenez, hara deika ari naiz.

Telefonoz eskaini didate %50 hori. Eibarko Orangeko dendan ere esan didate (nahiz eta beraiek ezin dieten enpresei zerbitzua saldu). Baina nik paperean nahi dut eskaintza hori, beraien aldetik konpromezu bat izateko, eta zehazki ulertzeko zein kasu zehatzetan beteko den konpromezu hori, zein plan kontratatu behar den horretarako, noiz utzi dezaken Orangek bertan behera deskontu hori, eta abar.

Ez dago modurik. Faxez bidaltzen zutela, ez nuela faxik, emateko helbidea, bidaliko zutela, ez dute bidaltzen, berriz deitu dut, lagun batzuen faxa eman dut... eta eskaintza hori ez dator.

Norbaitek lortu du idatziz %50eko eskaintza hori? Nolako tongo itxura duen honek, ez?

Txarrenera ere engainatzen bagaituzte, gaitz erdi, hainbat denboran %50eko deskontuarekin ibiliko bait gara, baina inori ez zaio iruzurra sentitzea gustatzen. Ez dakit zer egin.

Eguneraketa: 18:30. Faxa iritsi da! Azkenean iritsi da faxa. Ni ez naiz abokatua, baina afizio pixka bat badiet kontratu eta klausulei, eta dokumentua oso irekia bada ere (ez da gehiegi zehazten), nahiko esplizitua dela iruditzen zait. Hain irekia da, esijentzia handia egin diezaiokegula. Orange busti da beraz.

etiketak: euskaltel
tolon
tolon dio:
2007/01/18 12:44

Nik Orangeri lehen euskalteleri ikusten nion akats berdina ikusten diot: daukan kobertura txarra.

Nik orain dela bi urte vodafonera pasatzera erabaki nuen, euskaltelekin kobertura arazo pila bat nituelako. Beraz, niretzako Orange ez da aukera ona. Entzun nuen Euskal Herrian Orangek Vodafonen sarea erabili behar zuela, baina denda baten ezan didate oraingoz ezetz, hori gaur egun ez dagoela.

Orain, euskaltelko kobertura vodafonen kobertura berdina izango denez, gauzak aldatzen dira. Nire aukeren artean hauek daude: vodafone, movistar eta euskaltel. Yoigo-ra ere deitu behar det. Azken honi buruz ba al dakizu zerbait ?

Guk etxean bi mugikor dauzkagu, bat vodafone 9€ko kontratuarekin, eta bestea movistar prepago. Etxeko telefono finkoa euskaltel da, beraz guztiekin daukagu zerbait.

Euskaltelen eskeintza bat ari naiz aztertzen: etxeko telefono guztien arteko deietan (mugikorrak eta finkoa), deia irekitzea (establecimiento de llamada) bakarrik kobratzen dizute, berdin dio zenbat denborako deia den. Galdetu det movistar eta vodafonen ea honelako eskeintzarik baduten, eta ezetz.

Orain tarifikazioa konparatu behar det, ea eskeintza hori onartzearren gero beste guztiekin egiten ditudan deiak garestiagoak diren !!

Gai interesgarrixa ...

Gari
Gari dio:
2007/01/18 14:16

Fororen batean (orain ez dakit non) irakurri dot Yoigo horrek reklamazio asko izan dituela. Itxuraz uste baino jende gehiago etorri zaie:

Yoigo reclamaciones

Baina beste batzuk oso pozik daude beraiekin:

Me he cambiado a Yoigo

Ricardo
Ricardo dio:
2007/01/12 00:30

Zoriontsua zu, Gari. Nik ez dakit zenbat aldiz eskatu nuen informazio hori bidaltzeko, faxez, gutunez, posta elektronikoz... nahiago zuten bezala. Baina alferrik; ez didate ezer bidali.

Orangek egin ez duenez, testua niri bidaltzeri izango zenuke?

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2007/01/11 17:38

Aupa Samu,

eta zein kontzeptu jartzen du? Nola dakizu deskontu hori datorren urtean mantenduko dutela?

Gari
Gari dio:
2007/01/15 01:18

Tranpa ezkuturen bat balego edo ezagutzen ez dugun kondizioren bat, hor jarri beharko lukete, nahi bada letra txiki-txikiaz.

Horregatik bada, batetik nahiko moskeantea da detailerik ez ematea baina bestetik gure alde egiten dun informazio falta horrek.

Eta kontratua ez da, noski, baina informazio hori noski dela "kontraktuala", prentsan azaltzen den edozein publizitateren moduan.

Ricardo
Ricardo dio:
2007/01/15 19:02

Eskerrik asko, Gari. Kontratua ez da, bistan dago; baina batez ere nik ez dut idatzi hori zehatzegia ikusten: izan ere, zer esan nahi du "un descuento del 50% en su factura" horrek? Fororen batean irakurri dudanez, deskontuan ez dira sartzen deia irekitzea ("establecimiento de llamada" delakoa) eta ezta nazioarteko deiak ere. Hala balitz, ez da faktura osoaren %50eko deskontua egiten, inondik ere.

Gari
Gari dio:
2007/01/12 11:40

Estimados Sres.:

Como continuación a la conversación telefónica mantenida con Ud. y conforme lo que Ud. nos ha interesado, le informamos que la promoción lanzada por Orange en Octubre de 2006 a los clientes a los que hasta ahora les prestaba el servicio Amena con la colaboración de Euskaltel consiste en ofrecer un descuento del 50% en su factura durante toda la vida y un teléfono móvil de última generación para cada una de sus líneas, asumiendo al mismo tiempo ORANGE el compromiso de hacer frente a las consecuencias que para Ud. pudiesen, en su caso, derivarse de la aceptación y adscripción a dicha promoción.

Asimismo, le recordamos que estamos a su disposición para poder aclarar cualquier consulta o duda a través de nuestro Servicio de Atención al Cliente en el teléfono gratuito 1414.

Atentamente.

Servicio Orange Empresas France Telecom España, S.A.

Aitor
Aitor dio:
2007/01/12 19:11

Ez dakit ba nik... hori ez da kontratua... Euskaltelek ere baditu beste eskaintza batzuk non teorikoki asteburuetan doan nahi beste hitzegin daitekeen, baina gero letra txikia irakurtzerakoan 1000 minutuko muga bat dagoela konturatzen zera...

Samu
Samu dio:
2007/01/11 14:58

Nik ere ez daukat paperik, baina nire lehen fakturan deskontua agentzen da... eta tarifak lehengoak dira.

Gari
Gari dio:
2007/01/16 01:09

Hori horrela bada, nik erreklamazioa sartuko dut lehenengo faktura iristen den momentuan. Beste guztiok berdin egin beharko lukete. Non irakurri duzu hori?

matx
matx dio:
2007/01/26 18:10

Ni denetaz kokoteraino nago. BRRRRR. Bartzelonan bizi naizenez eta gauza asko Euskaltelen dendetan konpondu behar denez (eta hemen momentuz ez dago bat ere ez) ba Orangera aldatzera erabaki nuen. Baina justu telefonoa galdu eta tarjetaren duplikatua eskatu behar izan diot Euskalteli. BIde batez, 3 urte neramatzanez euskalteli telefono bat eskatu gabe, 7 bat terminal eskeindu zizkidaten. Aukeratu nuenean, bialdu egingo zidatela txartel berriarekin. Paketea jasoatzera juan nintzanean, mensajeriakoak dokumentu batzuk sinatu behar nituela esan zidan... momentuan deitu nion euskaletekoari eta esan zidan 18 hilabetez konprometitzen nintzela euskaltelekin jarraitzera. kaka zaharra. Txartela hartu eta paketea itzuli nien. Denbora galtzea. 2 aste eta piku daramatzat mugikor gabe.

Goio A.
Goio A. dio:
2007/01/11 14:32

Nahastuta dago kontua, nik ere ez dakit zer egin...

%50en deskontuak zer esan nahiko du? Euskaltelen prezioen-tarifen erdia ordainduko dela ala bereiek beren aldetik dituzten tarifen gainekoa egingo dute beherapena?

Telefonez deitu nuenean Orangera eta sekulako rolloa jaso eta gero ez nuen gauza garbirik atera...

Aitor
Aitor dio:
2007/01/16 22:47

Ricardok dioenaren harira... nire lagun bat informatzera joan zen Orange-en denda batera eta mezu laburrak ere eskaintzatik kanpo daudela esan omen zioten...

Mitxel
Mitxel dio:
2007/01/27 21:36

Nik atzo jaso nuen lehen Orangeren faktura eta Rikardok dioen bezala "deskontuan ez dira sartzen deia irekitzea ("establecimiento de llamada" delakoa) eta ezta nazioarteko deiak ere", ezta SMSak ere.

Astelehenean deituko diet, ea zer kontatzen didaten, baina bitartean, erreklamazioa egiterakoan, zelan? nondik jotzea izan daiteke eraginkorrena?

Eta bide batez, atzoko Berrian "Sakelako telefonoen konpainiek prezioak igoko dituztela debekatzeko arauen aurka" artikuluan (http://tinyurl.com/yntxj8), Moviestar, Vodafonek eta Orangek tarifak igotzeko asmoa dutela eta, hauxe esaten da:

"Telefono konpainiek beren prezioak aldatzen badituzte, beren bezeroei horren berri eman behar diete. Horixe jasotzen du lege berriak ere. Bezeroa salneurriekin ados ez badago, kontratua bertan behera uzteko aukera izanen du, horren ondorioz inolako zigorrik jaso gabe. Arautegi berriak jasotzen du, halaber, bezeroak zerbitzu bat utzi nahi badu hori nola egin zehaztuta egonen dela kontratuan, eta ez dela trabarik jarriko. Izena ematea bezain erraza izanen dela uztea alegia."

Ez dakit, baina horren arabera kasurik egiten ez badizute enpresaz aldatzeko aukera ere izango duzu tarifak igotzerakoan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon