Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Euskaltel: ez dut tratu hau merezi (1)

Euskaltel: ez dut tratu hau merezi (1)

Gari Araolaza 2006/09/13 07:27

Euskaltel sortu zenean askok pentsatu genuen ez zela Telefonica bezalakoa izango eta begirune pixka bat izango zutela bezeroekin. Laster konturatu ginen ezetz, beste bat gehiago zela Euskaltel. Hona hemen azken urtean Jose Antonio Ardanza, lehendakari izan zenak ordezkatzen duen konpainiak azken urtean eman dizkidan ostikadak:

Kable bidezko Internet zerbitzuaren prezioen logika

Oker ez banago, 2005-ean hau zen prezioen eskema, Despega produktuan:

Despega 300 Kbps -> 22 Euro hilean ( 73 Euro/Mbps )
Despega 1 Mbps -> 39 Euro hilean ( 39 Euro/Mbps )

2006-an hauek dira dauzkagun aukerak:

Despega 300 Kbps -> 23 Euro hilean ( 76 Euro/Mbps )
Despega 3 Mbps -> 39 Euro hilean ( 13 Euro/Mbps )

Zein da jokua? 23 Euro hilean gutxi fakturatzea iruditzen zaie, eta 3 Mbps saldu nahi dizkigute. Bezeroen aldetik, jakina da gaur egun 300 Kbps abiadura nahikoa dela etxe bateko erabilpen arrunterako. Zerbitzua hobetu? 22 Euroko bezeroei ezta pentsatu ere ez!

Horrela jarraituta, hurrengo urtean, edo hemendik bi urtera, bideo asko ikusi nahiko ditugu Internetez. Momentu horretan, 3Mbps-ra pasatzea beste aukerarik ez zaigu geldituko. Orduan lortuko du Euskaltelek nahi zuena: fakturazioa handitzea. Ikusten dugu Euskaltelentzat zerbitzua ez da garrantzitsua, baizik eta fakturazioa.

(Jarraituko du)

etiketak: euskaltel
Gaztelugatxe
Gaztelugatxe dio:
2006/09/18 13:51

Ups, arrazoia duzu. Igor Anton-en garaipenak itsututa idatziko nuen:-)

Unai
Unai dio:
2006/09/20 15:11

Eta ez ahaztu, zerbitzu hori badaukazu telefono deiak ordaindu egin behar dira!!!

ADSL arruntekin telefono deiak (finkoetara) dohakoak dira.

Horregatik bidali nuen Euskaltel popatik hartzera eta Telefonicara pasatu nintzen. Eta ostiraletik aurrera Tele2ekoa izango naiz.

Gaztelugatxe
Gaztelugatxe dio:
2006/09/14 19:11

Ez naiz Euskalteleko akzioduna:-) , beno denok gara hein batean, baina gauza bat uste dut gaizki jarri duzula: pasa den urtean 300kps-ko konexioa 1Mbps-ra pasatu zuten dohainik, Telefonicak ADSLaren abiadura dohainik bikoiztu eta gero.

Gari
Gari dio:
2006/09/15 12:22

Ez dakit norena pasatuko zuten. Nirea ez.

Hiru hilabetez bai, promozio modura, eta denok garestira pasatzen ginen, baina gero kendu ziguten berriz.

Unai
Unai dio:
2006/10/17 02:13

Bueno, dagoeneko ia hilabetea egin dut Tele2ekin eta arazorik gabe.

Konexioa primeran dabil. Hala ere, "arazotxo" bat egon daiteke. Nik mega 1 kontratatu nuen. Baina abiadura nuertzeko webguneetara joaten naizenean ia 2 megatara iristen naiz.

Espero dut faktura iristen denean kontratatu nuena baino ez didatela kobratuko.

Gari
Gari dio:
2006/09/20 15:35

Tele2 ?

Gero kontatu esperientzia. Interesatzen zait.

Unai
Unai dio:
2006/09/21 20:01

Kontatuko dizut, SMS bat bidali zidaten, eta ostiraletik 14:00tatik aurrera nire linea Tele2k kudeatuko du.

Nire aitaren etxean Tele2 daukagu eta ez dugu inolako arazorik izan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon