Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Agroturismo hitzak ez du [sarean bilatzeko] balio

Agroturismo hitzak ez du [sarean bilatzeko] balio

Gari Araolaza 2006/05/11 10:19

Noizbait Eusko Jaurlaritzako agintariek erabaki zuten agroturismo hitza erabiltzea. Oker ez banago legedi berezia sortu zen hitz horren inguruan, beste tokietan gehiago erabiltzen zen casas rurales horrekin alderatuta zenbait desberdintasunekin (nekazaritza ekimenaren beharra eta abar).

Denborak erakutsi du erabaki okerra izan zela. Produktu batentzat hitz berri bat sortzeak arazoak dakartza, batez ere zure bezero posibleak munduan barreiatuta badaude, turismoaren kasuan gertatzen den moduan. Izan ere, EAE-tik kanpo inor gutxik erabiltzen bait du agroturismo hitza eta bai turismo rural edo casas rurales

Google Trends tresna

Atzo atera da Google Trends tresna. Tresna honi esker jendeak Googlen zer bilatzen duen erakusten da, bai denboran zehar eta bai tokiaren arabera. Oso egokia da terminoak alderatzeko: zer erakarriko du bisitari gehiago, gipuzkoak ala guipuzcoak?

Honek erakutsi digu ofizialtasuna alde batera utzita, jendeak nahiago dituela casas rurales eta turismo rural, agroturismo baino , eta gainera, Zamudion (Euskaltel) eta Bilbon bilatzen dela gehien agroturismo hitza. Normala, telebistaz eta irratiz behin eta berriz bonbardatu gaituzte eta.

Hausnarketa denontzat

Saia zaitez zure inguruko terminoekin eta seguru sorpresa bat edo beste izango duzula. Adibidez, gipuzkoarrek erabaki dugu gure herrialdearen izena Gipuzkoa dela (nahiz eta Madrilen ez lortu), baina jendeak Guipúzcoa bilatzen badu sarean, ez al genuke gure webgune turistikoetan Guipúzcoa erabili behar?

Eguneraketa (15:30): agian titular radikalegia zen lehen. Orain sarean bilatzeko hitzak gehitu dizkiot. Izan ere, arazo honek errealitatean duen efektua neurtu beharko litzateke. Niri esplikatu zidaten bezeroaren hizkuntzan hitz egin behar zela, eta egia esateko, horretarako ez da egokia agroturismoa hitza.

etiketak: webgintza
Iaki
Iaki dio:
2006/05/11 20:53

Dirudienez Google Trends-ek euskara bereizten ditu Googlek ez bezala (hizkuntzen araberako banaketa egiten baitu). Dena den ez dirudi oso zehatza dela, lehen saio batean behintza (euskara, euskera, Basque) Hortaz zerbait gehiago dakizu? Ondo segi

Iñaki

Gari
Gari dio:
2006/05/12 11:53

Kaixo,

Googlek ez du euskararik bereizten oraingoz. Estatistika hauek ez daude Google-ren emaitzetan oinarrituta, jendeak bilatzen duenean baizik! Orduan, euskara hor azaltzen bada, horrek esan nahi du "Google euskaraz konfiguratuta zeukatenek x bilatu dute", eta ez "hainbeste emaitza aurkitu ditugu euskaraz"

Mikel
Mikel dio:
2006/05/31 22:55

Aupa!

Oso interesgarrixa iruditxu jata agroturismo hitzari buruzko post hau, eta bide batez google trends herramientaren baliogarritasuna frogatu dezu adibide argi honekin.

Zure artikutua nire blogean pegatu dut baina ez bazaude adoz mesedez esan ta kenduko dut.

Eskerrik asko!

Gari
Gari dio:
2006/05/11 13:16

Gipuzkoa eta Guipuzkoan artean aldia ez da hainbesteko eta ematen du murriten doal, 2006an ia berdin ageri dira, 2004an aldea handiagoa zen Guipuzcoaren alde.

Bai, baina Gipuzkoa bilatzen duten gehienak hemen ingurukoak gara. Espainia osora begira adibidez, inork ez du Gipuzkoa bilatzen.

Gainera, bakarrik emaitza hoiei kasu egingo bagenio, inoiz ez ziren aldatuko gauzak

Bai, kontua da ni zein paper jokatzen ari naizen: euskaldun militantea, mundua konpondu nahian ala marketeroa, nire webgunera bisitariak erakartzen dabilena.

Eneko
Eneko dio:
2006/05/11 12:55

Tresna potente eta erabilgarria marketing globalerako.

Aipatzen dituzun adibideen datuak ikusita ados zurekin agroturismo hitza ez dela larregi bilatzen, turismo rural, edo casas rurales hitzekin alderatuz.

Tursimo arloan, "alojamiento" hitza gehienbat iberiar penintsulako iparraldeko lurraldeetan erabiltzen dela ikusi dut, baina gehienek "hoteles" bilatzen dute. Espero zen bezala, uda partean eta aste santuan askoz gehiago bilatzen dira horrelako hitzak.

Gipuzkoa eta Guipuzkoan artean aldia ez da hainbesteko eta ematen du murriten doal, 2006an ia berdin ageri dira, 2004an aldea handiagoa zen Guipuzcoaren alde.

Gainera, bakarrik emaitza hoiei kasu egingo bagenio, inoiz ez ziren aldatuko gauzak :-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon