Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba

Zaintza Teknologikoa eta Adimen Lehiakorra

Eneko Astigarraga 2004/12/03 21:32

Azken boladan indartu egin dira Zaintza Teknologikoa, Adimen Lehiakorra, Adimen Ekonomikoa, Negozio Adimena, Zaintza Prospektiboa, Prospektiba Teknologikoa, ... eta ezagueraren kudeaketarekin erraz lotu ditzakegun antzeko kontzeptuak.

Azken finean, aldaketak gero eta ugariagoak eta azkarragoak dira gure gizartean. Aldaketa teknologikoak, aldaketa sozialak..., erakundeetan, enpresetan, familietan, ingurugiroan, garraioan, ... eremu guztietan ematen ari dira.

Enpresa txikiei oso zaila egiten zaie bere negozioetan eragina duten faktore guztietan edo gutxienez Michael Porter irakasleak aipatzen zituen lehiakortasuneko 5 indar nagusietan ematen diren aldaketak antzematea edo jarraitzea.

Zorionez, gaur egun Internetek aukera asko ematen digu aldaketen edo lehikortasunerako faktore nagusien jarraipena egiteko. Aukera sinple eta errazak, baina zoritxarrez ez oso ezagunak enpresetan. Adibidez, XML/RSS/RDF -ak, blogak , rss biltzaileak , zerbitzu semantikoak , alerta zerbitzuak eta beste hamaika tresna.

Horretaz gain, seguruenez ez jakite horri aurre egiteko, zenbait erakundeek zerbitzu bereziak eskaintzen dizkiete inguruko enpresei. Esate baterako, Zaintek Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak sortu duen Zaintza Teknologiko eta Adimen Lehiakorrerako zerbitzua edo Gipuzkoako Bazkundearen e-Boletin, Servicios de Innovacion Industrial y Nuevas Tecnologias buletina. Informazio interesgarria banatzen dute: lastima kasu bietan feed-bidezko erreferentziarik ez izatea. Hobetzekoa.

Hezkuntza XXI

Eneko Astigarraga 2004/11/30 00:05

Hezkuntza XXI etorkizuneko hezkuntza proiektua egiteko liburu zuria aurkeztu zuten joan zen ostegunean Josune Ariztondo, Josu Jon Imaz eta Markel Olanok: XXI.mendeko Euskal Hezkuntzarako Liburu Zuria.

Urte hasieran Bilboko Euskalduna Jauregian ospatutako EAJ-PNVren IV. Batzar Nagusian onartu zen Hezkuntza Txostenean (456 KB) oinarrituta dago XXI Mendeko Euskal hezkuntzarako helburuak eta proposamenak batzen dituen Hezkuntza XXI Liburu Zuria.

Etorkizunari aurre egiteko identifikatu diren erronka edo Funtsezko Sei Bektoreak egokiak dirudite :

  • Balioen Hezkuntza bultzatzea. Bakerako Hezkuntza bultzatzea.
  • Hezkuntza Eleanitza sendotu eta indartzea
  • Kulturen arteko Hezkuntza eta Europar Identitatea garatzea
  • Hezkuntza digitala Informazioaren Gizartean
  • Aurrerakuntza eta lehiakortasuna. Giza Kapitala: Pertsona Nagusien biziarteko Ikaskuntza
  • Kalitatea: hezkuntza-bikaintasuneko ereduak zabaldu.

Dokumentuan esaten denez, aldaketarako sei hezkuntza-faktore horiek luzatu eta hedatu egiten dute EAJ-k sarritan erabiltzen duen binomioa, Euskara eta Teknologia eta horretaz gain, hezkuntzarekiko konpromezua agertu zuen EAJ-k agerraldian, azken legealdietan hezkuntza ardurak zuzenean eraman ez duen arren.

Horrela, besteak beste Kalitatezko Zerbitzu Publikoaren aldeko apostua egiten da, Sorbidean dauden hezkuntza-industrien sustapena, baliapide pedagogikoak eragiteko eta, Interneten bitartez, mundu zabalean hedatu ahal izateko edo eskola-porrota bi legealditan zehar %5eko maila teknikora murriztea espero dela, aipatzen da.

Txosten interesgarria. Gainera, etorkizuneko gizarterako hain garrantzitsua den Hezkuntza Sektoreari buruz epe luzeari begira egindako hausnarketa hauek eskertzekoak dira benetan, are gehiago eztabaidatu, adostu eta aurrera eramaten badira.

Microsoft Frantzian eta blogak

Eneko Astigarraga 2004/11/29 00:52

Aurrerago aipatu izan da hemen blogen erabilera enpresa munduan edo Microsoft etxeko Robert Scoble-ren Corporate Weblog Manifestoa

Robert Scoble Microsofteko ebanjelista ofiziala da eta bloga erabiltzen du horretarako. Eta dirudienez, bide berdinari ekin nahi dio Microsoftek Frantzian: http://blogs.microsoft.fr helbidean dute tokia blogeatzeako MS-ko enplegatu frantzesek.

Yahoo-k Microsoft France libere ses salaries par la force du blog zioen. Baina, ez bakarrik enplegatuak, informatika gazte zaletuak bereganatu nahi ditu ere MS-k. Horretarako, bere ibilbide europearrean Gates jaunak TheSpoke.net -en bertsio frantziarra aurkeztu zuen Parisen.

Espainolezko bertsioa sarean dago: http://es.thespoke.net baina ez dakit martxa larregirik duen oraindik. Erabiltzen den hizkuntza ikusirik, seguruenez amerikan gehiago europan baino: Ya sos miembro? Hala ere, duela hilebete batzuetako iragarkia dago http://es.thespoke.net/spain atalean: Puedes entrar en el programa de formación de ámbito europeo para desarrollar una carrera profesional en Microsoft Ibérica. Eta hor ari dira batzuk: FouzBlog edo stcproject

Baina ez dira bakarrak, Corporate Blogging-en irakurtzen dut Apple-ek bere student weblog ireki duela

Beno, kontua da blogak benetako marketing tresnak bihurtzen ari direla:

"... les blogs deviennent également de véritables armes de marketing: Laurent Ellerbach, responsable des relations de Microsoft France avec l'enseignement supérieur, parle ainsi d'une volonté globale de la multinationale de laisser la possibilité à ses employés d’être connectés en permanence avec leurs clients."

eta blogetaz aparte RSS-etan, sare sozialetan eta software sozialean pentsatzen ari Microsoft:

"MSN serait en train de réfléchir à l'utilisation du RSS, des blogs et des réseaux sociaux" (Neteconomie.com, 2004.11.24 )

Kesako -ren ustetan, MS multinazionala aurpegi jatorragoa erakutsi nahiean omen dabil ... lortuko du?

2005 urtera ailegatzen

Eneko Astigarraga 2004/11/26 21:05

Konturatu gabe 2005 urtea bertan dugu. Atzo lankide ohi batzuekin urte bukaerarako afaria antolatu nahiean, mail trukateka izan nuen.

Azkenean, datan adoz jartzea lortu ez genuenez, bada ez bada gabon oparoak eta urte berri on opa nizkien. Orduan, derrepente, 2005 urtera ailegatzen ginela ohartu ginen, eta gogoratu genuen 90 hamarkadaren hasieran elkarrekin egin genituen hainbat lanen izenburuak: Goierri 2005, Zarautz 2005, Astigarraga 2005, Escenarios de Euskadi 2005, ...

Hurrengo afarirako goiz geratu, horietariko txosten batzuk eraman eta, afaldu aurretik, 1992-93ean txosten haietan zer esaten genuen patxadaz berrirakurtzea erabaki genuen, gero gerokoak ...

Afariaren data zehazten dugun bitartean 2005erako egutegiak aukeratzen joan gaitezke. Azkenean Durangoko Azokan erosten baditugu ere, http://www.allcalendars.net , amerikanoegia beharbada, baina aukera ugaria duen webgunea da. 5000 baino gehiago dituzte saltzeko. Hona hemen dozena erdi bat:


perspectives

teNeues

adams_2005

censored

leipzig

Sendagileak eta gaixoak: rol aldaketa

Eneko Astigarraga 2004/11/25 01:57

Harvard Business School–eko irakaslea den Richard Bohmer fisikalariak, teoria polita kaleratu du bere The Changing Roles of Doctors and Patients artikuluan: medikuen eta gaixoen izana eta rolak aldatzen ari dira.

Bohmer-en ustetan, duela urte batzuk gaixoek askoz ere pasiboagoak ziren eta bere egoeren ez jakitasun handia edo osoa zuten. Ondorioz, sendagileengan uzten zituzten diagnosia eta gaixotasunaren aurrean hartu beharreko erabakiak.

Aldiz, gaur egun paziente edo gaixoek askoz gehiago dakite. Zenbait baldintzetan medikuntza arloko tresnak erabiltzen dituzte eta beraiek egiten dituzte bere froga edo testak: diabeterako, tentsio alturako, eta beste gaixotasun askorako.

Urruti joan gabe, webari esker gaixoa askoz informatua dago, ezaguera gehiago du, gehiago daki, ... medikamentu edo tratamenduei buruz. Esate baterako, gure enpresan, CodesSyntax -en, hainbat bezeroentzat (Biolaster, Axmed, Hiru , ) egindako webguneak kontsultatuz edozeinek jakin dezake Hipoxia intermitente, bostgarren metatarsianoaren haustura , orkatila lesioak , eta abar zer diren; Joxe Arantzabal edo Peio Zubiriak kontatutakoei esker asko ikas dezakegu; oso interesgarri eta emankorrak diren artxibo irekien (Open Archives) bitartez informazioa, ezaguera, ikerketak, ... trukatzeko esperientzia onenak medikuntza arloan ematen ari dira, Biomed Central webgunean bezala; Cybermedikuntza ere aurrera doa ...

Gainera, diagnostiko eta tratamenduetan autolaguntzarako tresnak gero eta hobeak, aurreratuagoak eta hedatuagoak dira.

Bestalde, sendagile askok, batez ere erakunde handietan eta lurralde aurreratuetan, rol berriak hartzen dituzte kudeaketa edo sistemen arduretan.

Aldaketa ez da erabatekoa, eta egileak aitortzen duen bezala, gaixotasun berriak eta eginkizun berriak sortzen ari dira medikuen artean, gainera bezero-paziente guztiak ez dira horrelakoak eta askok nahiago dute sendagilearekin erlazio paternalistagoa izatea.

Baina, etorkizunari begira azken hau landatar girora mugatuko omen da...

Beraz, medikuntzan eta gizartean orohar ezagutu ditugun aurrerapen teknologikoen ondorioz eta gaixoen ezaguera mailaren igoeraren ondorioz, sendagileek gaixo motaren aldaketa barneratu eta egoera berri honetara egokitu beharko dute ezinbestean.

Prospectiva Politica

Eneko Astigarraga 2004/11/23 09:31

Prospectiva Politica. Guía para su comprensión y práctica da Guillermina Baena Paez doktoreak Internet sarean argitaratu duen liburuaren izenburua.

Nik uste, lehen aldiz Prospektiba gaiari buruzko liburu osoa sarean eskuragarri eta, blog hau bezala, Creative Commons lizentziapean banatzen dela.

Guillermina Baena Paez Mexiko-ko Universidad Nacional Autónoma (UNAM) delakoarean Zientzia Politikoa eta Sozialen Fakultateko irakaslea da.

Liburua Millenium Proiektuaren Mexikoko nodoan eskuratu daiteke (Adi!, 1,86 MB .pdf formatoan) eta liburu bukaeran esaten denez: La primera edición consta de 200 ejemplares iniciales en CD e incontables reproducciones digitales e impresas en línea y fuera de línea.

Aurkibidea honako hau da:

I PROSPECTIVA COMO ESTUDIO DEL FUTURO: A. CÓMO ENTENDER A LA PROSPECTIVA B. LOS ESTUDIOS DEL FUTURO C. REFLEXIONAR SOBRE EL FUTURO D. EL MANEJO DE LOS TIEMPOS E. PROBLEMAS DE CONCEPTOS Y DE MIEDOS

II LA PROSPECTIVA, PRIMERAS LECCIONES: A. PREDICCIÓN DEL FUTURO EN LA HISTORIA B. HISTORIA Y FUTURO C. CORRIENTES DE LA PROSPECTIVA

III USOS DE LA PROSPECTIVA A. PENSAMIENTO SISTÉMICO B. PLANEACIÓN PROSPECTIVA

IV PERFIL DE UN PROSPECTIVISTA A. CREATIVIDAD B. ANÁLISIS C. PENSAMIENTO PROSPECTIVO

V PROSPECTIVA POLÍTICA PARA INICIARSE Y PROSPECTIVA POLÍTICA PARA COMPLICARSE: MÉTODOS Y MEDIOS DE TRABAJO A. MÉTODOS CUANTITATIVOS B. MÉTODOS CUALITATIVOS Método Delphi ; Método de construcción de escenarios (la mise en scéne de la política); Metodologías de generación de escenarios

VI. EL FUTURO AQUÍ Y AHORA A. ASOCIACIONES B. EL PROYECTO MILLENIUM DE LA A/C UNU DE LA ORGANIZACIÓN DE LAS NACIONES UNIDAS

ANEXOS

Zorionak Guillermina eta Mexikoko lagunei!

Ikasteko modua aldatuko dituzten hamar teknologia

Eneko Astigarraga 2004/11/22 19:44

Gaur masternewmedia weblogean irakurritako Ten Technologies That Are Going To Change The Way We Learn artikuluaren aipamen azkarra.

Zeintzuk dira izenburuan iragartzen diren 10 teknologia giltzarri hauek? Bada, Robin Good -en arabera, hauek:

  1. Bilaketa teknologiak. On-line bilatzeko tresnak eta teknologiak
  2. Datuak ikustarazteko tresnak
  3. Blogak, zuzenean argitaratzeko eta edukiak gehitzeko tresnak. Iraileko EDUCASE aldizkariak berdina esaten zuen
  4. Audioa eta bideoa. Publikazio txikietarako audio eta bideo tresnen erabilera gehitzea komunikazio kanal bezala. Oker ez banago, Badihardugu Euskara Elkartea , adibidez, horretan dabil.
  5. RSS – edukien sindikazioa, gehiketa, edukien ber-erabilpena RSS-ei esker.
  6. P2P – Artxiboak era pribatuan eta publikoan elkartrukatzeko sareak.
  7. Mugagabeko biltegiratze edo gordeketa. Bai norberaren ordenadorean bai online.
  8. Mugagabeko banda zabalera - Wifi - WiMax
  9. Denbora errealean elkarlana bideratzeko tresnak
  10. Filtraketa lan kolektiboa eta elkarlana. Giza teknologiak erabiliz, del.icio.us edo FURL.net bezalakoak.

Ez dago erreparorik, gure inguruan erabiltzen hasi garen tresna erabilgarriak dira. Baina, tresna hauen sozializazio prozesuaren abiadura eta hedapena nolakoa den jakitean dago gakoa. Hau da, noiz erabiliko dituzte zerrenda honetako tresna erdiak institutoko ikasle eta irakasleen gehiengoak?

Four Futures of Europe

Eneko Astigarraga 2004/11/19 20:31

CPB Netherlands Bureau for Economic Policy Analysis aspaldidanik martxan dagoen erakundea da. 1945 urtean sortu zen eta bere lehen zuzendaria, Jan Tinbergen, 1969 urtean Ekonomia arloan Nobel Saria irabazi zuen.

Baina CPB etengabe etorkizunari begira dabil. Koyuntura edo abaguneko azterketak eta epe luzerako ikerkuntza lerroak ditu:

  • Short-term forecasts, hiruhilebeteka egiten direnak;
  • Medium-term outlooks, hauteskunde epeekin bat eginez ateratzen diren azterketa Makroekonomikoak, hau da bost urteka; eta
  • Long-term scenarios, hurrengo 20-40 urteei begira egiten direnak.

Beno, bada azken serie honetan Four futures of Europe eta Quantifying four scenarios for Europe dokumentu interesgarriak sareratu dituzte.

Long-term Scenarios

Gainera, epe luzeari begira egiten dituzten azterketa hauen metodologia eta argitalpenak Long-term Scenarios atalean dituzte:

Long-term scenarios (LT) present strongly different (but plausible and internally consistent) panoramic views of the Dutch economy in the next 20 to 40 years - and sometimes even further away. These scenarios attempt to contribute to the policymaking process in the Netherlands and to the discussion about strategic choices for the long term, and as such are useful for analysing policy with uncertain consequences. Long-term scenarios are less frequently produced compared to analyses for the short- or medium term.

Eszenategi kopurua: hiru eszenategitik, eszenategi zenbaki bikoitira

Hasieran CPB-k hiru eszenategiekin egiten zuen lan, baina normalean ia automatikoki erdiko eszenategia aukeratzeko joera zegoen, probableena zelakoan. Baina, eszenategi guztiak litekeenak direnez, eszenategi kopuru bikoitia (normalean lau) aurkeztea erabaki zuten.

Ez da ideia txarra, gehienetan hori gertatzen bait da. Hiru eszenategi egiteko joera handia dago: bata baikorra edo ona, beste ezezkorra edo txarra, eta erdikoa, joerazkoa edo tendentziala. Eta gehienetan, azken hau gordetzen da, beste biak kontutan izan barik.

Baina, bai eszenategi ona edo bai txarra, berdin-berdin gerta daitezke, beti ere gaur egun hartzen ditugun aukeren arabera. Bai horixe!

Rafael Popper: etorkizunean pentsatzearen beharra

Eneko Astigarraga 2004/11/19 20:01

Ingalaterran Prospektiba teknologikora zuzendutako PREST ikerketa zentruan lan egin eta Venezuelan jaiotako Rafael Popper ekonomilari gazteari egindako elkarrizketa aurkitu dut sarean.

Gaztea da, ez nuen ezagutzen, baina zentzuzko gauzak dio El Nacional egunkarian egiz zioten elkarrizketan . Prospektiba edo etorkizunari buruz aritzen direnak behin eta berriro esaten dutenak, baina ez horregatik gutxiestekoak. Esate baterako: De lo que se trata es de tener conciencia de que nosotros estamos creando nuestro futuro en el presente. Dejar de pensar en el futuro es un lujo que ningún país se puede dar.

Bada, hori, arrazoi osoa duela ...

Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroa

Eneko Astigarraga 2004/11/18 00:01

Euskadi_2015_Lehiakortasun_Foroa

Gaur Berrikuntzak duen garrantzia gizartearen onurarako lemapean Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroan kokatzen den jardunaldia (57 KB .pdf formatuan) egin da Bilbon.

Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroa izeneko hausnarketa prozesua abiarazi du. Helburu edo xedea Euskadiko bigarren transformazio sozioekonomikoari aurre egin eta, era berean, etorkizuneko plan eta programa berriak diseinatzea, kreatitibitatean, bikaintasunean eta garapen iraunkorrean oinarrituriko enpresaren lehiakortasun eredua bilatzeko.

Ekimen txalogarria, parte hartze oso interesgarriarekin eta hausnarketa mailan behinik behin emaitzak ematen ari dena.

Euskadi 2015 Lehiakortasun Foroaren Webgunean sortzen diren materialak eskuragarri daude. Besteak beste Eztabaidarako elementuak (452 KB .pdf formatuan) txosten laburra baina interesgarria, hainbat elementu giltzarri plazaratzen dituena edo Lehen Fasearen Balantzea (515 KB .pdf formatuan) txostena, non 2015 urteko Euskadiren erronkak eta giltzarri estrategikoak aipatzen diren.

Euskadi_2015_Lehiakortasun_Foroa

Giltzarri estrategikoen zerrenda luzea da eta aipatutako dokumentuan dago. Hona hemen batzuk:

  • Sentsibilizazio lana egitea, errealitate berriaren erronkez ohartzeko
  • Garapen ekonomiko iraunkorraren aldeko apustua egitea; elkartasunean, gizarte kohesioan eta ingurumenaren errespetuan oinarritutako garapena, hain zuzen.
  • Lan eredu berria eta lan harremanetarako esparru berria zehaztea
  • Hezkuntza eta prestakuntza eredu integral berria zehaztea (eskola, unibertsitatea, LH, enpresak eta gizartea hartzen ditu); eredu horrek ezagueren, gaitasunen eta balioen garapenean izan behar du eragina.
  • Balioen berritzea bultzatzea, gizarte motibatuagoa, toleranteagoa, sortzaileagoa eta ekintzaileagoa lortzeko.
  • Bikaintasunari, ikaskuntzari eta negoziaketari lotutako lehia abantaila iraunkorrak lortzea.
  • Lehiakortasuna aztertzeko eta zaintzeko mekanismoak antolatzea.
  • Produktu berezituko ezaguera trinkoa duten sektoreetara dibertsifikatzea jarduerak eta etorkizuneko ondasunen eta zerbitzuen ekoizpen sektoreetan kokatzea.
  • Eragileen gaitasunak eta trebetasunak produktuen berrikuntzara bideratzea.
  • Teknologia apustuak aitzindaritzan, moldaketan eta jarraipenean oinarritzea.
  • Enpresetan kudeaketa aurreratuen eta antolaketen eredu berriak sartzea.
  • Ezaguera trinkoari lotutako atzerriko inbertsioa erakartzea.
  • Bertako enpresei Euskaditik kanpo ezartzen laguntzea (euskal multinazionalak)
  • Euskal enpresen eta beste herrialdetako enpresen arteko itunak sustatzea.
  • Kokapen erraztasunak ematea, ekoizpen jarduera berriak garatu ahal izateko.
  • Autogobernu kotak areagotzea, erabaki hartzea errazteko eta Euskadiko bizitza maila hobetzeko.
  • Arrisku kapitalaren eskuragarritasuna bultzatzea.
  • Sare Globalaren baitako gune bat izatea: Euskometropolia.
  • ...

Ohar interesgarria laburpenean: Euskadi 2015 Lehiakortasun FOROAN azaldu diren erronka eta gako estrategikoek ez dute zatiketarik onartzen. Agenda guztia osoko ikuspegiaz landu behar da (...) arrakasta lortzeko, ahalegina, iraunkortasuna, motibazioa behar dira. Maratoilariaren betebeharrak. Eta jarraitzen du... gizarte osoak partekatzea...

Azken batean, elkarte adimentsua eta jakintsua bihurtu behar dugu, bertan jakitea izaten jakitearekin, erabiltzen jakitearekin eta agintzen jakitearekin elkartuz, estrategia eta proiektu partekatuak garatu ahal izateko. Hala bedi!

Ez da erraza zerrenda luze horretan gauzak argi ikustea, baina laburpen gisa interesgarria iruditu zait aspaldidanik Eusko Jaurlaritzan lan egin eta Economia Vasca webgune pertsonalaren egilea den Alberto Alberdi Larizgoitia ekonomilari zentzudunak daukan ikuspegia aipatzea: VISION ECONOMICA DE EUSKADI delakoa eta horrela definitzen duena:

Un País de alta productividad que compite a través de las personas quienes despliegan su creatividad y se responsabilizan de su trabajo en el marco de proyectos compartidos, en un entorno abierto e internacionalizado, socialmente cohesionado y respetuoso con el medio natural. Laburpen azkarra eta egokia.

Gaztelerazko dokumentuak Articular mecanismos de prospectiva y vigilancia de la Competitividad dio, euskarazkoak Lehiakortasuna aztertzeko eta zaintzeko mekanismoak antolatzea ordea. Badirudi, beraz, gaztelerazko Prospectiva hitza zaintza zentzuan erabiltzen dela, gaztelerazko vigia edo vigilancia esanahiarekin... Hummm, agian aldatu beharko dut blogaren izenburua... :-)

Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.