Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia

Atalak

Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Yo soy aquel (Ni naiz)

Yo soy aquel (Ni naiz)

Oier Gorosabel 2012/05/18 20:55
Azkenian armarixotik urtetzia erabagi dot. Bai: nere benetako izaeria ezkutatzen ibilli naiz denpora askuan, lapurra legez nere eguneroko jarduna erakusteko lotsaz. Baiña beste pertsona asko egoera berian dagozela jakinda, agerixan geratzia pentsau dot. Eta erabagixak ez daka atzera bueltarik...

Ni naiz

pekorotz zikinen iturri garbiak

aurkitu nahi dituen guraso tristea.

Ni naiz

kaleetan zehar neguko eguzkitan

papelak pegatzen dijoan gizon bakartia.

Ni naiz

pazientziarik gabe gelditzen ari den

morroi burugogorra,

ni naiz

txakur jabe guztiak kixkali nahi dituen

bihotz iheskorra.

Ez zaidazu galdetu mokordo ilun guztien

arduradun gordea,

nora ote dijoan zantar aldakorrak

daraman bidea.

Lara lara lara laralala...

(Hannibal Lete)

 

Bai, Lekeittioko kalietan zihar hónek papelok pekorotzen gaiñian pegatzen ibiltzen dana... neu naiz.

 

Argazkiak.org | Yo soy aquel (c) cc-by-sa: txikillana

 

Arazua semia eskolan hasi zanian etorri zan, zelan ez. Hau da: aurretik be etxatan gustatzen baiña, tira, sufridu be ez neban asko egitten txakurren kakekin. Baiña... burditxuak kurpilletan eta umiak zapatetan erregalo higungarrixak ekartzen hasi jatazenian... zeozer egitteko gogua etorri jatan.

Lehelengo pausua obserbatzia izan zan: pasiuetan lurrera gehixago begiratzen hasi nintzanian, txakur pekorotz kopuru altuakin harrittu nintzan. Zer gertatzen zan ¿lau hankakuak kaka gehixago egitten hasi zirala? Ez, jakiña: lehengo beste egongo zan, baiña ordurarte konturatu bez. Eta ez da atzo goizko arazua kontizu; Tijuana in Bluen denporetatik bai, barrena.

Gero, eginbiharrekuari bueltak emoten hasi nintzan. Lehelengo erantzun biszerala (txakurrak enbenenatzia), pentsatziakin batera baztartu neban: ¿ze kulpa izango dau ba txakur koittauak ganorabako jabia izatiangaittik?. Foro honetan be eztabaidia zabaldu neban, ideiak hartzeko. Eta azkenian, argittasun momentu baten, zera okurridu jatan: papeltxo batzuk inprimitzia, mezu motz eta zuzenakin, gorotzen gaiñian pegatzeko. Etxetik eskolara bakarrik (egunian hirutan egitten doten bidia), nahiz eta iñoiz pegau izan doten hortik aparte be.

Tira, badira bost-sei bat hille bihar horretan hasi nintzanetik eta lehelengo baloraziñua egitteko momentua da: oso eragin positibua. ¿Zertan igartzen doten? Ba hara: nik karteltxuak zortziña inprimitzen badittudaz (folio reziklauak, calidad “borrador”), hasieran lau bat egun bihar izaten nittuan poltsikua hustutzeko. Ba oiñ asko be gehixago irauten deste, azken remesiak hiru aste bai, pekorotz gitxiago egoten dan seiñale argixa.

Dzingua dendakuen gaurko esperientzia urinario honek bultzatu nau equincha zehe hau aldarrikatzera, iñok errepikatzia nahi badau be. Eskerrikasko ba eurei animatziangaittik, beti izaten da osasungarri armarixotik urtetzia-eta.

etiketak:
Luistxo
Luistxo
2012/05/19 10:12

Behin albistegi baten ikusi neban beste equincha bat, Parisen batek asmatua

Banderitak zotzetan. Mundu guztikuak, baina, miñ apur bat emotiarren, bertakuak be bai, trikoloriak. Munduko beste leku batzuetan be egin izan da: politikuen izen edo arpegixak jarri banderitetan, esate baterako. Lekeittion pentsatzen dot bandera españolak jartzia baino inpaktantiagua litzakela ikurriñak eta Athleticekuak jartzia. Animua emon destazu, bide batez, beste burruka baten antzeko equincha bat egiteko, ezin erre leiken lekuan erretzen dabenen kontra...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hamar gehi lau? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
hgikj