Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Trakamañe ikusgai

Trakamañe ikusgai

Oier Gorosabel 2008/02/16 23:45
Gaurtik aurrera irudixoi esker, Trakamañeri buruz hainbeste berba eta berba entzun gaittuenok esploratzen gabizen eremua euren begixekin ikusi ahal izango dabe.

 

080216: Urtza, Bikain, X jauna, Oier.

 

Pasa dan asteko emaitza ziztriñen ostian, aste honetan lan politta egin dogu. Eguastenian eta barixakuan Arrate eta Bizkaia irratixan entrebistak atendidu eta gero, zapatuan Trakamañeko ubegira bueltau gara helburu bikotzakin: argazkixak etaratzia, eta zokuak hobeto miatzen hastia, Trakamail erreka nagusixakin loturia topatzeko.

 

Hasierako “Meandro Agonikuan” arazuak: Urtza ataskau egitten da eta atzera egin bihar dogu. Larregiko nekiak dakan arriskuakin, erabagitzen dogu barriro ez saiatzia eta Bikain eta bixak kanpora doiaz, Okamikako Lamiñen Kobia ezagutzera. Dana dala, ondo ikusi dogu Urtza –baloria bihar da gero, hirugarrengo koba-sartualdixan hona etortzeko- eta hurrengoz datorrenian neguramente ez dau arazorik izango.

 


X jauna eta Oier aurrera egitten dabe, bakarrik argazkittan ibiltzia erabagitta. Oso ordu produktibuak dira, eta beste behin frogatuta geratzen da argiztapen egoki batekin, edozein azkonar-zulok bere alderdirik polittena erakusten ba dakixala. Gaurtik aurrera irudixoi esker, Trakamañeri buruz hainbeste berba eta berba entzun gaittuenok esploratzen gabizen eremua euren begixekin ikusi ahal izango dabe.


Trakamañeko "Potorro" famatua, izen bereko txorixakin dakan antzangaittik hala ezaguna.


"Cenagal" tuneleko ikuspegi politta.


Galerixa berian, aurreratxuago. Trakamañen halako zoko asko dagoz.


Kanal honetako "Potxingo nagusixa".


"1º kanpamentua", lehelengo gela legor eta erosua.


"Hobi Barrixa", oin dala aste batzu arte Trakamañeko azken mugia izandakua. Zulo hau nasaitzen hille pare bat pasau dogu.


Hobi Barrixan azpixan zabaltzen dan Tunel Psikodelikua.


Psikodelikue eta fresko-freskue.

etiketak: espeleologia
oier g
oier g dio:
2008/02/18 02:03

Jejeje. Lehelengo, lasaittu. Arnasa hartu eta deskantsatu. Eta gero, lagunen laguntziaz (SEKULAN ez sartu kobara hiru pertsona baiño gitxiago), txiri-txiri urten. Baiña gurekin bazatoz, lasai: kontuan hartu istripu bat dagonian pikolo eta txarainak geuri deitzen deskuela jentia erreskatatzeko.

oier
oier dio:
2008/02/17 11:40

Flipantia. Zelako potruak dakazuen. Argazkixak ikusita gauza bat bakarrik etortzen jata burura. Holako zulo edo bittarte esturen batian ez aurrera ez atzera geratu eta zer?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024