Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Pederasten paradisua

Pederasten paradisua

Oier Gorosabel 2015/10/08 07:30
Aurreko baten, familiako zaharrekin, pizkat flipatzeko aukeria izan genduan. Ez dot lekukuen izenik esango, iñor ez lotsarazteko; baiña pederastia atzo goizerarte oso gauza normala izan dala ederto erakusten dau ointxe kontauko dotenak.
Pederasten paradisua

Hamen Don Dimas bere ume "maittiekin"

14 urteko neskia; 1944 kurtso amaierarako antzerki bat prestatzen dabizela, fraille eta monja jantzi bihar dira. Gasteizko fraille karmelita batek komentura gonbidatzen dittu bera eta lagun bi, danak neskak, abittu batzu lagatzeko atxekixan. Behin barrura sartuta (klausura komentura!!) erropak eranzteko, neurrixak hartu bihar detsela. Eta altzuan jartzeko. Gaur 84 urte dittuan neska horrek ez zeban gogoratzen abittuakin ala abittu barik urten ete ziran, bai ostera abadiak egindako zirrixak!

55 bat urteko neba-arrebak, 1980 hamarkadan. Arrebiak nebiari, jakin dabela umetan Eskolaniara berakin (anaiakin) juaten ziranetako bati, behiñ, Dimas Sotés zuzendarixak zirrixak egin zetsazela. Nebiak barre: “Berari bakarrik?” diñotsa. Antza danez, bera be eruan zeban aparteko gelara behiñ; baiña, zirrixak egitten hasi jakonian, gaiñetik salto eta kontra egin ei zetsan. Halan, pakian lagatzia lortu zebala: baiña, orduko denporan, hori egittia abadiari errespetu faltia zala ta,  kontra egitteko adorerik izan ez zeben hainbat eta hainbat mutiko zeguazela. Hau guzti hau gauza jakiñekua zan Eskolanian zebizen mutillen artian. Ostera, ez dot halakorik irakortzen Don Dimasen hagiografixetan... Zer moduz elkarrizketatxo batzu egittia 80 urtetik gorako gasteiztarrei, tipo hau bere lekuan ipintzeko?

Gauza batzu relatibuak dira, eta ezin dira interpretau bere testuingurutik kanpo (oin dala 200 urte 11 urteko neska batek umia izatia normala zan; ezkontzak gurasuen arteko tratu ekonomikuak ziran... adibidez) baiña halako gauzak, zer eta frankismo ultrakatolikuan mantapian... ez dabe barkamenik merezi. Batez be, hárek umiak protestau ezkeriok, kokoteko bi jasoko zittuezelako: bat abade/maisuan aldetik, bihurri izatiagaittik; eta bestia gurasuengandik, maisuan nahixak ez errespetatziangaittik.

Asteburuan andra nagusi horrekin komentatzen genduan lez, gauzak zorionez aldatu egin dira: gaur egunian, gurasuak maisuak parekotzat dittuez; antxiñan, barriz, jangoikuak modukuak ziran. Ezin jaken ikutu. Eta batzuk ederto aprobetxau...

Dana dala, bistan da Francokin ez zala amaittu halako jarrerenganako tolerantzia. 1970-80 hamarkadetan, adibidez, Oiartzunen auzo-eskola hartako maisuan kasua ezaguna da. Bere etxera igotzia onartzen zeben mutikuei zirri eta zirri (gitxienez); eta ezetz esaten zetsenei, barriz, klasian lotsarazi eta jazarri. Maisu hori ondiok bizi da, eta bere izena ezagutzen dot; halan be, etxata neri tokatzen bera salatzia. Izatekotan, oiartzuarren biharra da hori.

aitor
aitor dio:
2015/10/13 06:41
Erropak erantzi ala erantsi, aldea dago!!
Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2015/10/13 08:29
Eskerrikasko zuzenketiangaittik Aitor! Aldea dago bai... ;-)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024